Hildako asko uzteaz gain, atzoko lurrikarak Maroko iparraldeko Rift eskualdeko hainbat herriska txiki-txiki egin zituen. Erreskate lanetan eta hondamendiari nola edo hala aurre egin nahian dabiltza hango bizilagunak. Gainera, erreplikak eta lurrikara bortitz samarrak gertatzen ari direnez, asko eta asko ez dira etxeetara itzultzen ausartzen.
Rift eskualdean berbereak dira bizilagunetako asko. Inguru pobrea da, azpiegitura eskasekoa, eta, ondorioz, zailtasun handiak daude laguntza humanitarioa helarazteko. Euskal Herrian bizi diren marokoar asko eskualde hartakoak dira.
Lurrikara Marokon