'Egunkaria auzia'

Martxelo Otamendiren tortura salaketa artxibatu egin dute

'Egunkaria'-ren kontrako operazioan atxilotu eta Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta egon zelarik, torturatu egin zutela salatu zuen Martxelo Otamendi 'Egunkaria'-ko zuzendari zenak eta 'Berria'-ko zuzendariak. Salaketa hori artxibatzea erabaki du Madrilgo Lurralde Auzitegiko 5. Instrukzio Epaitegiko Carmen Valcalrce epaileak. Torturen "aztarna fisikorik" ez zaiola sumatu argudiatu du salaketa artxibatzeko.

2004ko otsailaren 26a
17:56
Entzun
"Atxilotuta egon zen bitartean, bere salaketan jasotzen den legez,ahalegin fisiko handia eskatzen duten praktika laidogarri eta umiliagarrietara behartu zutenaren aztarna fisikorik ez da ondorioztatzen", dio Carmen Valcarce epaileak Otamendiren salaketa artxibatzeko plazaratu duen probidentzian.

Hain zuzen ere, hori da salaketa artxibatzeko ematen duen argudio nagusietako bat.

Horrez gain, aurrera eraman diren eginbideetan ez dela torturen frogarik aurkitu erantsi du.

Otamendi iazko otsailaren 20an atxilotu zuten, 'Egunkaria'-ko beste bederatzi arduradun eta arduradun ohirekin batera. Bost egunez inkomunikatuta egon ondoren, bermepean aske laga zuten. Libre geratu eta berehala, torturatu egin zutela salatu zuen; beste tratu txar askoren artean, bi aldiz poltsa egin ziotela jakinarazi zuen.

Geroago, tortura salaketa jarri zuen Madrilgo Lurralde Auzitegian. Azken eginbideen arabera, Otamendik epailearen aurrean egindako deklarazioa eta inkomunikatuta egon zen bitartean artatu zuen auzi-medikuarena bat zetozen puntu askotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.