Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu ditu Gaztesarearen kontrako
.
=lGaztesarea==http://www.gaztesarea.net/=l gazte mugimenduaren atariaren aurkako operazioa egin du gaur goizetik arratsaldera arte Guardia Zibilak, Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, eta hiru lagun atxilotu ditu: Alberto Martinez Artziniegan (Araba), Iker Acero Barrikan (Bizkaia) eta Arkaitz Artola Andoainen (Gipuzkoa). Segi gazte erakundea finantzatzea egotzi diote Gaztesareari. "ETAren aldeko bonoak saltzen" dituela diote ikerketako iturriek. Espainiako Auzitego Gorenak ETAko parte bezala joa du Segi, eta Espainiako Justiziak legez kanpoko erakundetzat du.
Martinez webeko arduradun jo dute, Acero =igaztesarea.net=i-en elkarteko lehendakaria da eta Artola langilea.
"Aurpegia estalita zeramaten pertsona batzuk Aceroren etxera joan dira, eta atxiloturik eraman dute. Guardia Zibilak zirela esan dute baina ez dute hori baieztatzen zuen ezer erakutsi", esan du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak goizean. "Paper bat erakutsi diete bere etxekoei, eta ETAkoa izateagatik edo ETAri laguntzeagatik atxilotze agindua zutela esanez". Surflari ezaguna da Iker Acero.
Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkean du Gaztesareak egoitza, eta guardia zibilak bertan egon dira 10:40etatik 18:20 arte. Hainbat patroletan iritsi dira, Artziniegako eta Barrikako atxiloketak egin ondotik. Acero atxilotuta eraman dute Gaztesarearen egoitzara eta, ustez, han zen orduan Artola. Hori ere eduki dute lokalean miaketak iraun duen bitartean.
=bManifestazioak gaur Algortan eta Artziniegan=b
Atxiloketak salatzeko manifestazioa egingo dute gaur Getxon, Algorta auzoan, 20:00etatik aurrera. Telletxetik abiatuko da. Algortakoa da Acero. Artziniegan ere egingo dute, ordu berean, frontoian hasita. Artola Donostiakoa da, Egia auzokoa.
Sareko BERRIAzalea:
Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.
Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.
Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.