Albistea entzun

kuLTURA

Duela 250.000 urteko sutondo bat aurkitu dute Zestoan

Homo Heidelbergensis gizakiak erabiltzen zuela ondorioztatu dute ikertzaileek.

Berria -

2009ko abuztuak 13
Duela 250.000 urte Homo Heidelbergensis gizakiak erabiltzen zuen sutondo bat aurkitu dute, Irikaitzeko aztarnategian (Zestoa, Gipuzkoa). Ikerlarien ustez, aurkikuntza horrek Homo Heidelbergensisek sua egiteko zuen ahalmenaren berri emango du. Aranzadi Zientziaren Elkartea da arkeologia aztarnategian lanean dabilena eta Alvaro Arrizabalaga da indusketen zuzendaria. Harek adierazi duenez, metro bateko diametroa duen egitura borobil bat aurkitu dutela, suaren beroa aprobetxatzen zuten basalto eta beste zenbait mineralekin osatua. Arrizabalagaren ustez, Homo Heidelbergensisek ondo ezagutzen zuten Irikaitz ingurua eta urtean zehar paraje ezberdinetan egon ondoren, urrian itzultzen ziren bertara urrak jatera; bertan aurkitutako urra azalek erakusten dutenez. Homo Heidelbergensis Neandertaleko gizonaren arbasoa da eta horien bizitzaren inguruko informazio gutxi ezagutzen da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Margoak, gaitzen aurka

Margoak, gaitzen aurka

Peru Azpillaga Diez - Bizkaiko Hitza

Ibarrangeluko kultur etxean (Bizkaia), Mari Carmen Zubietaren margolanen enkante-erakusketa solidario bat antolatu dute. Egitasmoaren bidez, Zubietak egindako artelana aitortzeaz gain, minbiziaren aurkako ikerketan lagundu nahi du haren familiak. Dirua lortzetik harago, “kontzientziazioa”; ere bultzatu nahi dute.

Mitsuko Uchida pianista japoniarra. ©HYOU VIELZ

Sarrera gehienak salduta

Gorka Arrese

Donostiako 82. Musika Hamabostaldia gaur abiatuko da. Abuztuaren 27a bitartean 75 kontzertu izango dira, 35 agertokitan. 1,8 milioi euroko aurrekontua dauka jaialdiak

Miren Amuriza, bertsolaria eta idazlea. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Sei bertso saio Gasteizen

Berria

Santa Maria plazan bertso saioak izango dira egunero, asteartetik igandera. Haurrentzat 'Urpekariak' antzerkia egingo dute hilaren 4an

Urtzi Urkixo, Mikel Erkiaga, Izaskun Araluzea eta Jenni Alvarado sarituak, Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuarekin. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Barriek, goi mailakoen pare

Nerea Lauzirika

Bizkaiko bost artistaren obrak ikusgai egongo dira Rekalde aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Barriek programaren 10. aldian saritutako proiektuak dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.