munDUA

Lurrikara izan da Indonesiako Sumatra uhartean eta gutxienez 75 lagun hil dira

Richter eskalan 7,6 graduko indarra hartu duen mugimendua izan da. Milaka izan daitezke eraikinen azpian harrapatuta daudenak.

2009ko irailaren 30a
19:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Gutxienez 75 lagun hil dira Indonesiako Sumatra uhartean izandako lurrikararen ondorioz. Ehunka zauritu daude eta eraikinen azpietan harrapatuta daudenak milaka izan daitezke. Hildakoen kopuruak gora egingo duela uste du herrialdeko gobernuak. Richter eskalan 7,6 graduko indarra hartu duen mugimendua izan da eta hainbat eraikin erori dira, ospitaleak eta hotelak, besteak beste.

Herritarrei beren etxeetara ez itzultzeko eta kaleetan egoteko deia luzatu die Gobernuak. Tsunamia sortzeko arriskua ere badagoela ohartarazi dute.

2004ko abenduaren 26an tsunami handiak hartu zuen inguru hura, eta 170.000 lagunetik gora hil zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.