literatura
Espainiako Narratiba saria eman diote Kirmen Uriberi, 'Bilbao-New York-Bilbao' liburuagatik
Epaimahaiaren ustez, Ondarroako idazlearena izan da Espainiako Estatuko aurtengo eleberririk hoberena. "Oso pozik, harrituta, baina eskertuta" dagoela adierazi du idazleak "jasotzea espero ez nuen sariagatik".

2009ko urriak 14
Kirmen Uribe (Ondarroa, Bizkaia; 1970) idazleari eman diote Espainiako Narratiba Saria =iBilbao-New York-Bilbao=i liburuagatik. 20.000 euroko saria jasoko du Uribek. Sariaren xedea Espainiako Estatuan 2009an argitaratu den eleberririk onena saritzea da.
Saritua izan dela jakin bezala idazleak adierazi du "oso pozik, harrituta, baina eskertuta" dagoela "jasotzea espero ez nuen sariagatik". "Ez nekien gezurretan ari ziren edo ametsetan nengoen".
Lan sarituaren aurkeztu zuenean, berriz, Uribek hau zihoen: "liburuan ironia handia dago, umorea ere bai, baina batik bat ironia dago, autoironia. Gauzak kontatzeko modua oso ironikoa da, beti egia zer den zalantzan jartzen da, oroimena zalantzan jartzen da... Irakurleak sentsazio hori du". Hala ere, "inportantena liburuan kontatzea bera da, kontaera. Eta badago kritika bat egiarena berarena, gauzak egia balira bezala kontatzearena", gaineratu zuen idazleak.
=iBilbao-New York-Bilbao=i lanarekin aspaldi izan zuen gogoeta bat paperera eraman nahi izan zuela nabarmendu zuen Uribek. "Neure buruari galdera bat egiten nion: "Nola idatzi behar da gaur egun, eta zertaz idatzi behar da gaur egun?". Edo, "nik nola eta zertaz idatzi nahi dut?". Zertaz idatzi nahi nuen banekien, mundu bati buruz idatzi nahi nuen, mundu oso konkretu bati buruz. Eta nola? Gaur egungo gizartearen ezaugarriak eta idazteko moduak azalduz".
Horregatik, idazketa blog bat izango balitz bezala dago egina. "Blog izaera hori azaldu nahi nuen, eta horregatik dator lehen pertsonan idaztea: sinesgarritasunagatik."
=bEspainiako Narratiba saria jaso duten gainerako euskal herritarrak=b
Bernardo Atxaga (Asteasu, Gipuzkoa; 1951) izan zen Espainiako Narratiba saria jaso zuen Euskal Herriko lehen idazlea. 1989an saritu zuten =iObabakoak=i eleberriagatik. 2002an, berriz, Unai Elorriaga (Algorta, Bizkaia, 1973) saritu zuten =iSPrako tranbia=i liburuagatik eta 2006an Ramiro Pinilla (Getxo, Bizkaia; 1923) =iLas cenizas del hierro=i-gatik.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.
Iruzkinak kargatzen...