Albistea entzun

hezkuntza

Hezkuntza arloan euskara eta gaztelania maila berean jarri nahi ditu Jaurlaritzak

"Orain arteko doktrinatze nazionalista" guztiak ekiditea du helburu erabaki horrek, Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuaren arabera. Azken urteetako aurrerapausoak arriskuan jartzea leporatu dio EAK Zelaari.

Berria -

2009ko azaroak 2
Eusko Jaurlaritza garatzen ari den Euskal Curriculumari buruzko aldaketak jakinarazi ditu gaur Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta besteak beste, euskara eta gaztelania maila berean egongo direla adierazi du "orain arteko doktrinatze nazionalista oro ekiditeko". Horrela, euskara ez da hezkuntzako hizkuntza nagusia izango, Zelaaren ustez, euskara hizkuntza nagusi izateak gaztelera hizkuntza nagusi duten herritarren %80 baztertzen duelako eta egoera horrek hizkuntzen errealitatea ukatzen duelako. "Behargabeko ofentsa da", haren arabera. Hezkuntza arloan euskara hizkuntza nagusia izateko erabakia Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari zenean adostu zuten. Hala ere, Hezkuntza sailburuak azaldu du euskara eta gazteleraren arteko berdintasunak ez duela D ereduan -euskarazkoan- eragingo "hizkuntza bakoitzaren tratamendua ikastetxeak aukeratuko du, duen hizkuntza proiektuaren arabera". Zelaak adierazi du, lotura pertsonalen alde egin nahi dutela "euskararen erabilera ikastetxe guztietan indartzeko, atzerriko ikastetxeetan ere bai". =b'Euskal Herria' terminoa testuliburuetan, hizkuntza eta kulturari erreferentzia egiteko soilik erabiliko dute=b =iEuskal Herria=i terminoari dagokionez, eskola liburuetan ematen zaion hizkuntza eta kultura erabilera mantenduko dute, baina "politiko-administratiboan =iEuskadi=i-gatik edo =iEuskal Autonomia Erkidegoa=i-gatik" ordezkatuko dute. Horrez gain, "giza-eskubideak eta biktimekiko enpatia" oinarri izango duen hezkuntza bultzatuko du Jaurlaritzak. Indarkeria eta terrorismoa baztertze aldera, ikastetxe guztiek bakea, elkarbizitza eta giza duintasunaren alde lan egin beharko dutela biltzen da Zelaak aurkeztu duen testuan. Hezkuntza sailburuak aurkeztutako proiektua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Eskola kontseiluan aztertuko dute eta ondoren, Jaurlaritzako Kontseiluak onartu beharko du. Plan berria datorren urtean martxan jartzea espero dute. =bAzken urteetako aurrerapausoak arriskuan jartzea leporatu dio EAK Zelaari=b "Benetazko elebitasunaren alde azken urteetan egin diren aurrerapausoak arriskuan jartzea egotzi dio Ikerne Badiola EAko komunikazio idazkariak Isabel Zelaari. Gainera, EAk espero du, EAEko Eskola kontseiluak "erantzun sendoa" emango diola Hezkuntza sailburuari eta esandakoa zuzentzera behartuko duela. "Arduragabekeri larritzat jo du Jaurlaritzak hezkuntza arloan euskara eta gaztelera maila berean jartzeko asmoa, horrek "desoreka ekarriko duelako euskararen kalterako". Badiolaren arabera, euskara indartu egin behar da eta horregatik hezkuntzako hizkuntza nagusia izan behar du, "ez bakarra, baina bai nagusia".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna