munDUA

Porfirio Lobo da Hondurasko presidente berria

Alderdi Nazionaleko kideak %55,9ko babesa jaso du atzo egindako hauteskundeetan. 2005ean Manuel Zelayarekin lehiatu eta bozak galdu zituen. Micheletti egungo 'de facto'-ko presidenteak "baldintzarik gabe" utziko dio kargua. Hondurasko krisia konpontzeko asmoz egin dituzte hauteskundeak, "demokratikoak eta beharrezkoak", hautagaien arabera. Alderdi Liberalak %30,09 lortu du.

2009ko azaroaren 30a
09:48
Entzun
Hondurasgo Gobernuak presidente berria izango du aurki: Porfirio Lobo, Alderdi Nazionaleko kidea. Atzo egin zituzten Legebiltzarrerako bozak eta, gaur Hauteskunde Auzitegi Gorenak emandako datuen arabera, botoen %61,89 zenbatuta dutela Lobok %55,9ko babesa jaso du.

"Batasun nazionaleko gobernua egingo dugu, herrialdeko adiskidetzeko", esan du gaur.

2005ean Manuel Zelayarekin lehiatu eta hauteskundeak galdu zituen. Honek adierazi du "laguna" duela Lobo, baina "desberditasun politiko handiak" dituztela.

Elvin Santos Alderdi Liberaleko burua geratu da bigarren, %30,09ko babesarekin. Aitortu du galdu egin duela.

Hain zuzen, bost hilabete igaro dira armadak Zelaya Hondurasko presidentea kargutik kendu zuenetik, estatu kolpea emanda. Harrezkero Roberto Micheletti izan da de facto-ko presidentea. Honek adierazi du "baldintzarik gabe" utziko diola kargua.

Zelayak herrialdera sartzea lortu duen arren -Costa Ricara bidali zuten-, Brasilen enbaxadan gotortuta jarraitzen du oraindik; haren lekua hartuta segitzen du Roberto Micheletti de facto-ko presidenteak. Krisia konpontzeko asmoz egin dituzte bozak, "demokratikoak eta beharrezkoak", hautagaiek eman duten mezu bateratuaren arabera.

%61,3koa izan da parte-hartzea. 2005ean, %56koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.