atxiloketak

Poliziak hiru lagun atxilotu ditu Angelu, Hossegor eta Parisen, Irrintzi taldearekin lotuta

Stephane Callou, Sebastian Callou eta Lionel Labeyrie dira atzeman dituenak. Ipar Euskal Herrian etxe agentzien eta turismo guneen aurka hainbat eraso egin izan ditu Irrintzik azken urteetan.

2009ko abenduaren 17a
18:42
Entzun
Irritzi taldearekin lotura dutelakoan, Angelu (Lapurdi), Hossegor (Frantzia) eta Parisen hiru lagun atzeman ditu gaur Frantziako Poliziak: Stephane Callou, Sebastian Callou eta Lionel Labeyrie (22na urte dituzte). Poliziak lehen bien Angeluko etxebizitza miatu du eta bi atxilotuek parte hartu dute. Arbonako (Lapurdi) etxe bat ere miatu dute.

France Bleu irratiak azaldu duenez, atxilotuak Landetan sortuak dira. Poliziak atxilotutako lagunak identifikatzea DNA laginen bitartez lortu du, iturri horren arabera.

Irritzi taldeak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan etxe agentzien eta turismo guneen aurka azkeneko urteetan hainbat eraso egin izan ditu, etxean egindako lehergailu bidez-eta. Berak aldarrikatu izan ditu ekintzak, Euskal Herria ez da salgai lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.