Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

eguraldia

ETBk ziurtatu du ez duela eguraldi mapan aldaketarik egingo

Berrikuntza bakarra tenperaturen hegaldi bat izango da, Kantauri itsasoko kostaldetik hasiko dena.

Berria -

2010eko urtarrilak 15 16:26
Atzo hainbat hedabidek eta gaur BERRIAk argitaratu dute ETBk eguraldi mapa aldatzeko asmoa zuela, hasieran soilik EAE azalduz eta ondoren zooma irekitzean Nafarroa eta Ipar Euskal Herria erakutsiz. EITBko iturriek, ordea, adierazi dute hori aztertzen ari ziren aukeretako bat zela, baina mapan ez dutela aldaketarik egingo. Horrenbestez, ekainaren 29an martxan jarri zuten mapak bere horretan jarraituko du. Bertan EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria agertzen dira, inguruko beste eremu batzuekin batera. Eguraldiaren informazioan hobekuntzak egitea aztertzen aritu dira azken aldian EITBko zuzendaritzan. Eta ia ziurtzat jo daiteke sartuko duten berrikuntza tenperaturen hegaldi bat izango dela. Kantauri itsasoko kostaldean hasiko dute hegaldi hori, handik barnealdera joz. Berrikuntza hori noiz sartuko duten ez dute oraindik erabaki. =bDekoratu berriak prestatzen=b EITBko iturriek ziurtatu dute, halaber, urtarrilaren 25ean ETBko albistegietako dekoratu berriak estreinatuko dituztela. Aurkezleetan, aldiz, ez da aldaketarik espero.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.