Aurkikuntza

Ilargi esnea ibaia aurkitu du Aranzadik Ernio mendian

Aranzadi Zientzia elkarteak aurkikuntza handia egin du Ernio mendiaren (Gipuzkoa) barrunbeetan: ilargi esnea ibaia. Munduan ez dago horrelako besterik. Lurpeko altxor ikaragarria da geologoentzat, eta osagaien artean mineral berria izan lezakeela uste dute.

2004ko martxoaren 19a
18:41
Entzun
Oraindik sekretupean daukate ibaiaren kokapen zehatza non dagoen. Aurretik ilargi esnea ibaiak aurkitu izan dituzte, baina solidoak, ez likidoak. Ernio mendiaren azpian atzemandakoa aurkitu duten lehen ilargi esne likidoa da. Ibaia, gainera, nahiko handia dela diote Aranzadikoek.

Orain aurkikuntza ikertzeko lanari ekin diote Aranzadikoek, eta hori dela eta, Venezuelara eraman dute lagin bat aztertua izateko. Abuztura arte emaitzarik ez dutela jasoko zehaztu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.