Honduras

Presidente etxea utzi du Michelettik

Iazko estatu kolpearen ondoren iritsi zen kargura. Hilaren 27an hartuko du Hondurasko presidente postua Lobok.

2010eko urtarrilaren 21a
16:34
Entzun 00:00:0000:00:00
Iazko ekainaren bukaeran armadak estatu kolpea jota iritsi zen Roberto Micheletti Hondurasko Gobernuko presidente kargura, eta gaur utziko du egoitza. Dena dela, hilaren 27ra arte karguan segituko du. Orduan hartuko du presidentetza azaroko hauteskundeetako garaileak: Porfirio Lobo.

"Ez dut jendeak hau uko egitea bezala ulertzerik nahi. Hauteskundeen antzeko mugimendua da", adierazi du gaur Micheletti 'de facto'-ko presidenteak. Manuel Zelayaren tokia hartu zuen honek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.