Egunkaria auzia

Babesa Euskal Herriaren bihotzetik

'Egunkaria'-ko auzipetuek euskal gizarteko ordezkaritza zabalaren sostengua jaso dute gaur goizean Arantzazun egin den ekitaldian. Han izan dira, besteak beste, EAJ, ezker abertzalea, Aralar, EA, Ezker Batua, Hamaika Bat, Alternatiba eta AB alderdietako buruagi nagusiak eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuetakoak. Halaber, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek ere bat egin dute ekitaldiarekin. Haiekin batera, gizarte arloan, kulturan eta kirolean sona handikoak diren hainbat lagunek parte hartu dute. Absoluzioa eskatu dute guztiek.
'Egunkaria'-ko auzipetuek euskal gizarteko ordezkaritza zabalaren sostengua jaso dute gaur goizean Arantzazun (O˝ati, Gipuzkoa) egin den ekitaldian.

Berria -

2010eko urtarrilak 23
Euskal kulturaren eta nortasunaren muin eta bihotza delakoan Arantzazu (O˝ati, Gipuzkoa) akeratu dute =iEgunkaria auziko=i auzipetuei babesa emateko. Euskal gizarteko esparru zabala ordezkatzen duten lagunak bildu dira ekitaldira, hain zuzen ere, auzipetuek gizartearen gehiengoaren babesa dutela irudikatzeko. Auzipetuek hartu dute lehendabizi hitza, Joan Mari Torrealdaik guztien izenean. Arantzazuk Euskal Herriaren, euskal kulturaren, euskalgintzaren eta euskal senaren historian izan duen garrantzia erakusten duten hainbat gertakari errepasatuz hasi du adierazpena, hain zuzen ere, agertzeko horrexegatik aukeratu dutela Arantzazu epaiaren aurretik azkenetakoa izen daitekeen ekitaldian: euskal kulturaren eta nortasunaren bihotza delako. Ondoren, auzipetu guztien izenean eskerrak eman dizkie Babes Taldeko kideei zein gaurko ekitaldira bildu diren beste guztiei. Baita ere =iEgunkaria=i itxi zutenetik elkartasuna adierazi duten guzti-guztiei. Nolanahi ere, Torrealdaik gogorarazi du zazpi urteko ibilbide horretan askotan jaso dutela babesa: aurrena itxiera eta atxiloketak salatzeko eta gero auzia artxiba zedin eskatzeko. Eta babesa handia eta zabala izan arren, eskaera horiei guztiei muzin egin diela Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta egun, epaiketa egiten ari dela. Orain babesa absoluzioa lortzeko galdegiten dutela azpimarratu du: "Denok dakigu datorren astekoa erabakigarria izan daitekeela kasua alde batera edo bestera bideratzeko. Gurekin behar zaituztegu, absoluzioa lortzeko, eta honekin batera, Egunkaria libre! aldarrikatzeko". Era berean, gaur bertan Donostiako Kursaalean beren kontrako auziaren bultzatzaile nagusietakoa den Dignidad y Justicia elkarteak Gregorio Ordo˝ez fundazioaren saria jasoko duela oroitarazi du. Hain justu, Torrealdairen ondoren Babes Taldearen izenean mintzatu den Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak ere ekitaldi horixe izan du gogoan: "Badira, bai, hasiera bezalako bukaera gurako luketenak auziarentzat. Gaur bertan, Donostiako Kursaalean, Egunkariaren aurka Auzitegi Nazionalean ari den taldeetako bat, antzerako beste hainbat ekimen judizialen bultzatzailea, omenduko dute. Ez gara, ordea, probokazioan eroriko", esan du. Mendigurenek agertu du nola behin baino gehiagotan piztu diren =iEgunkaria auzia=i-ren inguruan hainbat itxaropen epaiketaren aurretik artxiba zitekeenaren zantzuak agertu izan direlako. Itxaropen horiek guztiak orain arte hutsean geratu direla gogorarazi du, eta ildo horretatik ohartarazi du epai zigortzailearen aukera ez dela baztertu behar eta halakorik gertatzekotan "kontzientzia kritiko eta jarrera aktibo" sendoz erantzuteko eskatu dio gizarteari. Epai bidezko bakarra absoluzioa dela nabarmendu du. =b Gizarteko ordezkaritza zabala=b Arestian aipatu bezala, ehun bat lagunek inguratuta irakurri dituzte adierazpen horiek biak Torrealdaik eta Mendigurenek. Batetik, han izan dira =iEgunkaria auziko=i Babes Taldeko kideak, hots, aspalditxotik auziaren kontra hainbat ekimen bultzatu dituen politika, gizarte eta kultur arloko jende taldearena. Honakoak dira babes taldeko kideak: Carlos Garaikoetxea lehendakari ohia, Xabier Arzalluz EAJko presidente izana, Baltasar Errazti enpresaburu eta Confebaskeko buruzagi eta EAEko Energia Klusterreko lehendakari ohia, Adolfo Mu˝oz ELAko idazkari nagusia, Jesus Uzkudun CCOOko buruzagitzakoa, Koldo Gorostiaga Batsuneko europarlamentari izana, Bernardo Atxaga eta Laura Mintegi idazleak, Fermin Muguruza musikaria, Juanmi Arregi Josulagunen Loiolako probintziaburu izandakoa, Pello Zabala frantziskotarra eta Xabier Mendiguren Kontseiluko buruzagia. Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia eta Garbi˝e Biurrun epailea ere Babes Taldekoak dira, baina gaur ez dute Arantzazun egoterik izan. LABek, ordea, bidai du ordezkaritza. Halaber han izan dira Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presidentea, J, ezker abertzaleko Rufi Etxeberria, Oxel Erostarbe Aralarreko legebiltzarkidea, EAko Koldo Amezketa Lurralde Batzordeko buruzagia eta Ikerne Badiola komunikazio burua, Mikel Arana EBko koordinatzailea, Eneko Oregi Hamaika Bat-eko buruzagia, Ander Rodriguez Alternatibakoa eta Mertxe Colina ABkoa. Beste hainbat erakunde, sindikatu eta elkartetako kideak ere izan dira, hala nola, I˝aki Goirizelaia EHUko errektorea, Andres Urrutia euskaltzainburua, Lokarriko buruzagi Paul Rios, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Jose Mari Mu˝oa, Jose Antonio Ardanza lehendakari ohi eta Euskalteleko buruzagia, EILASeko ordezkariak, Bertsozale Elkartekoak, Udalbitzakoak, AEK-koak, UEUkoak... Eta horiekin guztiekin batera, gizarte, kultura eta kirol arloetan sona handikoak diren hainbat eta hainbat lagun, besteak beste, Nestor Basterretxea eskulturgilea, Jesus Mari Zamora Realeko futbolari izana, Alberto I˝urrategi mendizalea, Miguel Madariaga Euskaltelekoa, Txaro Arteaga Emakundeko zuzendari ohia, eta horrela ehun lagun inguruko zerrenda luzea osatu arte.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

┬źTransmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu┬╗

Jon Ordo├▒ez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Probak egiteko Ordizian jarritako postuak. ©Jon Urbe / FOKU

┬źOsasun publikoaren kontrako delitu bat┬╗ izango da gaixorik bozkatzea

Iosu Alberdi

Ordiziako koronabirus agerraldiarekin lotutako lau kasu berri atzeman dituzte. Denera, 31 dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan baieztatutako positibo berriak, eta herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. 160 herritar inguruk izango dute debekatua bihar bozkatzea. Nafarroari dagokionez,Tuteran hiru kasu gehiago atzeman dituzte eta Iruñean zortzi positibo agertu dira.

Bi lagun, terraza batean eserita, Orion. ©JON URBE / FOKU

Nork agindu tabernetan

Alo├▒a Beraza Pe├▒a Irati Urdalleta Lete

Ordiziako taberna batetik zabaldutako fokuak piztu ditu alarmak aste honetan. Su gehiago ere ari dira pizten, Tuteran, Gasteizen... Tabernariak eta kudeaketan dabiltzanak kezkatuta daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna