egunkaria auzia

Irlandan ere 'Egunkaria auzia' mintzagai

Larunbatean, astelehenean eta asteartean Derry, Belfast eta Dublingo hitzaldietan parte hartuko du Ainara Mendiola 'Egunkaria'-ren Aldeko Kultur Elkarteko kideak.

2010eko urtarrilaren 28a
23:16
Entzun 00:00:00 00:00:00
Irlandan ere Egunkaria auzia-z hitz egingo dute datozen egunetan, Ainara Mendiola Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteko kidea han izango baita hitzaldiak-eta ematen.

Egitaraua

Larunbata, urtarrilak 30. 12:00etan, Irlanda eta Euskal Herriaren arteko Elkartasun Batzordeak antolatuta, Zentsura Euskal Herrian izeneko solasaldia, Cultúrlann zentroan, Derryn, Bloody Sunday gogorarazteko ekitaldien barruan.

Astelehena, otsailak 1. 13:00etan hitzaldia Queen's unibertsitatean, Belfasten. 19:30ean hitzaldia Belfasteko Cultúrlann zentroan, Mairtin O'Muileoir-ek (Belfast Media Groupeko burua) aurkeztuta.

Asteartea, otsailak 2. Eguerdi partean hitzaldia Dublin University Collegen, Dublinen. 20:00etan hitzaldia Pearse House zentroan, Dublinen.

Lehengo astean Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetua Herrialde Katalanetan eta Madrilen ibili zen. Hitzaldiak eman zituen, mahainguruetan izan zen, hedabideek elkarrizetak egin zizkioten, eragile politikoekin bildu zen...

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA