Albistea entzun

Futbola

Eguna amaitu baino lehen pasako dira epailearen aitzinetik Athleticen partidaren harira atxilotutakoak

Anderlechten jarraitzaileek istiluak eragin zituzten San Mames inguruetan. Belgikako taldearen lau jarraitzaile eta Athleticen bat atzeman zituen Ertzaintzak.

Berria -

2010eko otsailak 19
Istiluak izan ziren atzo Bilbon Athleticek Belgikako Anderlecht taldaren aurka jokatu zuen partidaren inguruan. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, partida hasi baino lehen piztu ziren liskarrak, Anderlechteko jarraitzaileek eraginda. Besteak beste, ertzainei eta udaltzainei botilak bota zizkietela agertu dute. Halaber, asko mozkor-mozkor eginda zeudela. Partida amaitu ondoren ere istiluak izan ziren San Mamesen, zelaian bertan. Talde baten zein bestearen jarraitzaileak sartu ziren zelaira eta elkarren kontra borroketan eta liskarretan aritu ziren. Iskanbila horietan guztietan bost lagun atxilotu zituen Ertzaintzak, lau belgikarrak eta bosgarrena euskal herritarra. Gaur eguna amaitu baino lehen eramango dituzte epailearengana. Fernando Garcia Makua Athleticeko presidenteak Ertzaintza kritikatu du, bere ustez ez zituelako behar besteko gogortasunez hartu Anderlechten jarraitzaileak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Illarramendi buruz errematatzen, gaur, Anoetan. ©Gorka Rubio / Foku

Realak Valladoliden aurka galdu du Anoetan

Paulo Ostolaza

Urriaren 30etik ligan galdu gabe ziren txuri-urdinak. Gol aukera onenak etxekoenak izan dira, baina Cyle Larinen golak erabaki du neurketa.

Lau pilotariak partida amaitu berritan, gaur, Eibarko Astelenan. ©Endika Portillo / Foku

Altuna eta Tolosa, bigarren postuan sendo

Berria

Garaipen argia lortu dute Laso-Imazen aurka. 4-21 aurretik izan dira.

Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta, garaipena ospatzen, txapelketan jokatutako aurreko lehia batean. ©O. MATXIN EDESA / FOKU

Bikain biribildu dute

Julen Etxeberria

Elordik eta Zabaletak nagusitasunez irabazi diete Peñari eta Eskirozi, eta finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira. Jakak eta Arangurenek bigarren garaipena lortu dute, Peio Etxeberriari eta Rezustari gailenduta

Unai Garcia Osasunako erdiko atzelaria, baloia bereganatu nahian, atzo, Cornella-Praten. ©ALEJANDRO GARCIA / EFE

Osasunak txinparta falta du

Eñaut Agirrebengoa

Osasunak puntu gazi-gozoa lortu du Espanyolen aurka. Partidako lehen gola sartu du, baina itzali egin da gero.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...