Futbola

Eguna amaitu baino lehen pasako dira epailearen aitzinetik Athleticen partidaren harira atxilotutakoak

Anderlechten jarraitzaileek istiluak eragin zituzten San Mames inguruetan. Belgikako taldearen lau jarraitzaile eta Athleticen bat atzeman zituen Ertzaintzak.

2010eko otsailaren 19a
16:12
Entzun
Istiluak izan ziren atzo Bilbon Athleticek Belgikako Anderlecht taldaren aurka jokatu zuen partidaren inguruan. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, partida hasi baino lehen piztu ziren liskarrak, Anderlechteko jarraitzaileek eraginda. Besteak beste, ertzainei eta udaltzainei botilak bota zizkietela agertu dute. Halaber, asko mozkor-mozkor eginda zeudela.

Partida amaitu ondoren ere istiluak izan ziren San Mamesen, zelaian bertan. Talde baten zein bestearen jarraitzaileak sartu ziren zelaira eta elkarren kontra borroketan eta liskarretan aritu ziren. Iskanbila horietan guztietan bost lagun atxilotu zituen Ertzaintzak, lau belgikarrak eta bosgarrena euskal herritarra. Gaur eguna amaitu baino lehen eramango dituzte epailearengana.

Fernando Garcia Makua Athleticeko presidenteak Ertzaintza kritikatu du, bere ustez ez zituelako behar besteko gogortasunez hartu Anderlechten jarraitzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.