Juan Perurena bertsolaria (Goizueta, Nafarroa, 1930) hil da, Euskadi Irratiak berri eman duenez. 1960an bigarren egin zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketan, Andres Narbarte Xalto-ren atzetik. Urte hartan bertan parte hartu zuen Euskal Herriko txapelketan ere. Baztan ingurura ezkondu zen, eta han egin zuen saio gehien.
2006ko Nafarroako Txapelketan, Perurenak jarri zion txapela Xabier Silveirari.
BERTSOLARITZA