Albistea entzun

egunkaria auzia

Apirilaren 12an emango dute 'Egunkaria auziko' epaia

Efek eman du albistea, auzitegiko iturriak aipatuta. Otsailaren 1ean bukatu zen Espainiako Auzitegi Nazionalean kazetaren itxierari buruzko epaiketa. Fiskalak eta defentsak Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen absoluzioa eskatu dute; Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek 12 eta 14na urte arteko kartzela zigor eskaera.

Berria -

2010eko martxoak 26
Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriek jakinarazi dute apirilaren 12an (astelehena) emango duela auzitegiak =iEgunkaria auziko=i epaia, Efe berri agentziak gaur 13:55ean argitaratu duenez. Iazko abenduaren 15ean hasi eta joan den otsailaren 1ean bukatu zen han =iEgunkaria=i-ren itxierari buruzko epaiketa; Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez epaileek osatzen dute epaimahaia. Miguel Angel Carballo fiskalak eta defentsak Joan Mari Torrealdai, I˝aki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga =lauzipetuen==http://www.berria.info/egunkaria/auzipetuak.php=l absoluzioa eskatu zuten epaiketan, haien aurkako frogarik ez dagoela iritzita. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek, aldiz, 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin zituzten auzipetuentzako. =l2003ko otsailaren 20an itxi==http://www.berria.info/egunkaria/kronologia.php=l zuen =iEgunkaria=i Guardia Zibilak, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, kazetak eta ETAk lotura zutelakoan. Itxierari buruzko kasuaz gain, =lauzi ekonomikoa==http://www.berria.info/egunkaria/auzi_ekonomikoa.php=l ere badago, eta zortzi lagun epaituko dituzte -ez dago epaiketa hasiera eguna jarrita-. Diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egin izana egotzi diete.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...