Mundua

7,2ko lurrikara Mexikon

Gutxienez bi hildako utzi ditu, eta kalte materialak handiak dira Kalifornia Behea eskualdean.

2010eko apirilaren 5a
12:47
Entzun
Richter eskalan 7,2ko indarra hartu duen lurrikarak astindu zuen atzo arratsaldean (bart goizaldea Euskal Herrian) Mexiko iparraldeko Kalifornia Behea eskualdea. 10 kilometroko sakoneran izan du epizentroa, Guadalupe Victoria herritik 26 bat kilometrora. Mexicali hiria, Kalifornia Beheko hiriburua, izan da kaltetuena, azpiegitura asko suntsitu baititu, eta urik eta argindarrik gabe baitaude. Halaber, gutxienez bi hildako utzi ditu lurrikarak eta ehun bat zauritu. Larrialdi egoera ezarri du Mexikoko Gobernuak. AEBetan ere -Los Angelesen eta San Diegon, kasu- nabaritu dute lurrikara.

Gainera, lurrikara nagusiaren ondoren hainbat erreplika gertatu dira, 5 gradu ingurukoak. Mexikoko agintariek lasaitasunerako deia egin dute, eta datozen orduetan erreplika gehiago izan daitezkeela ohartarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.