Noiz sortua: 2010-04-13 10:50:07

'Egunkaria' absolbitua

 

Berria -

2010eko apirilak 13
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Joan Mari Torrealdai, Ińaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga =iEgunkaria=i-ko itxiera kasuko bost auzipetuak, euren kontrako frogarik ez dagoela ebatzita. Absolbitu egin du, beraz, =iEgunkaria=i. Atzo atera zuen epaia, 12:50 aldera. Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandezek osatu dute epaimahaia, eta aho batez hartu dute erabakia. =bSententziako puntu garrantzitsuak=b =b- Deliturik ez.=b Epaiak dio bost auzipetuek ez zutela deliturik egin eta ez zutela harremanik izan ETArekin. =b- Itxiera neurria, Konstituzioaren babesik gabea.=b =iEgunkaria=i ixteko erabakiak Espainiako Konstituzioaren babesik ez zuela izan esaten du epaiak eta, adierazpen askatasun eskubidea kontuan hartu, kazeta itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela. Epaiaren arabera, salbuespen egoerarik egon ezean Konstituzioak ez du ahalbidetzen hedabideak ixtea, "delikuentzia terrorista" kasuetan ezin da halako neurririk hartu. =b- Hedabideak, demokrazian oinarrizko tresna.=b Hedabideak ez dira, epaileen ustez, "beste edozein enpresa", "gizarte demokratikoan oinarrizkoak eta ezinbestekoak diren eskubideak gauzatzeko tresna direlako". =b- 'Egunkaria'-k ez zuen "terrorismoa" goresten.=b Euskarazko kazeta hark, epaiaren arabera, "ez zuen mehatxurik egiten, ez zuen delitua probokatzen, ez zuen ekintza terroristen apologia egiten edo ez zituen goresten, ez zuen kalumniarik egiten". ETAri dirurik ere ez ziola bideratu dio. =b- Adierazpen askatasuna, urratuta.=b Itxierarekin adierazpen askatasunaren eskubidea urratu zela dio Auzitegi Nazionaleko epaiak. Gainera, "pluralismoaren perspektibatik", =iEgunkaria=i euskaraz argitaratu izana ere kontuan hartu behar dela esaten du. =b- Akusazioak, frogarik gabe, ahulak eta oinarririk gabeak.=b Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek kartzela zigor eskaerak egin zituzten auzipetuen aurka, bostek ETArekin harremana izan zutelakoan, baina epaimahaiak ez du bost auzipetuen aurkako ezer ikusi. Auzitegiak ebatzi duenez, akusazioek ez zuten "froga zehatzik" eta "susmoen gainean" egin zuten akusazioa. "Euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duen oro ETAk sustatzen eta kontrolatzen duela diote [herri akusazioek eta Guardia Zibilak], baina datuen balorazio okerra egitea da hori. Akusazioa ahula da eta oinarririk gabea". =iEgunkaria=i-k ez du harremanik ETArekin, dio sententziak; bestelakorik esatea, "espekulazio hutsa da". =b- Inkomunikazioan kontrolik ez.=b Auzipetuek atxiloaldian inkomunikazio garaian tortura eta tratu txarrak jaso izana salatu zutela dio Auzitegi Nazionaleko sententziak -"epaiketan detaileekin kontatu zuten"-, baina epaimahaiak adierazi du ezin duela halakorik gertatu zela "juridikoki" esan. Dena dela, atxilotuen "inkomunikazioan nahikoa kontrol judizialik ez zen egon", dio. Guardia Zibilak atzeman zituen. =bHelegite aukera=b Epaiak, ordea, ez du =iEgunkaria=i auzia bukatutzat eman. Batetik, Dignidad y Justicia eta AVTk Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko aukera dute, helegitea sartuta. Bestetik, auzi ekonomikoak zabalik segitzen du eta epaiketaren zain daude zortzi auzipetu. =bAuzipetuen agerraldia bihar=b Torrealdai Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluko lehendakaria izan zen, Uria Administrazio Kontseiluko kontseilari ordezkaria eta kazetako zuzendaria, Auzmendi Administrazio Kontseiluko idazkaria, Otamendi =iEgunkaria=i-ko zuzendaria eta Oleaga zuzendariordea. Bostek gaur egingo dute epaiari buruzko balorazioa hedabideen aurrean, Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkean, 11:30etik aurrera. BERRIA.INFOk zuzenean eskainiko du agerraldia. =bEpaiketa, abenduaren 15etik otsailaren 1era arte=b Iazko abenduaren 15ean hasi zen epaiketa eta otsailaren 1ean bukatu zuten. Auzipetuek =iEgunkaria=i-ren independentzia eta pluraltasuna aldarrikatu zuten deklarazioetan, eta egitasmoa plurala zela berretsi zuten defentsaren lekukoek. Guardia zibilek ez zuten auzipetuen aurkako frogarik aurkeztu, baina kazeta ETAk sortu zuela zioten. Jose Luis Alvarez Santacristina =iTxelis=i, Jose Mari Dorronsoro, Carmen Gisasola eta Txomin Aizpurua =iEgunkaria=i-ren sorrera garaian ETAko buruzagi zirenek azpimarratu zuten erakunde armatuak ez zuela kazetaren sorreran parte hartu. Gainera, auzipetuei atzemandako agirien itzulpenetan akats ugari dagoela erakutsi zuten defentsaren perituek. Epaiketa amaitu zenean, defentsak eta fiskalak absoluzioa eskatu zuten, auzipetuek deliturik ez zutela egin argudiatuta. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek, aldiz, 12 eta 14 urte arteko kartzela zigorrak auzipetuentzat, ETArekin lotura eduki zutelakoan. =b2003an itxi zuten ‘Egunkaria’=b Guardia Zibilak itxi zuen =iEgunkaria=i, 2003ko otsailaren 20an, Del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, kazetak ETArekin harremana zeukala egotzita. Joan Mari Torrealdai, Ińaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (hau 2006an hil zen) eta Inma Gomila atxilotu zituzten. Otsailaren 22an manifestazio historikoa izan zen Donostian, milaka eta milaka lagun bildu zirelako operazioaren aurka eta =iEgunkaria=i-ren alde. Hasiera-hasieratik elkartasun handia izan da.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

 ©Berria

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.066 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 737 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 3.948 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Pertsona bat zebrabidea gurutzatzen, IruƱean. ©IƱigo Uriz / Foku

Alokairu turistikoak, debekatuta Lapurdiko kostaldean

Berria

Munduan 70.000 lagun inguru hil dira COVID-19 eritasunaren eraginez, eta atzemandako kasuak ia 1,3 milioi dira; joan den ostegunean, milioi bat ziren. AEBak eta, bereziki, New York dira pandemiaren epizentro berria. AEBetan, 337.000 positibo baino gehiago baieztatu dira, eta 9.600 lagun hil.. 

Irrintzi konpartsako erraldoiak, Boiseko Basque Blocken, 2015eko Jaialdian ©Urtzi Urrutikoetxea

Diasporako euskal jairik handiena bertan behera utzi dute

Edu Lartzanguren

Boiseko Jaialdi festibala bost urtetik behin egiten dute, eta aurtengo uztailerako zegoen programatuta. Azkenean, 2021eko uztailaren 27tik abuztuaren 1era egitea erabaki dute, "ardurak eraginda".

EGA Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko probak. ©Andoni Canellada / Foku

Jaurlaritzak udazkenera arte atzeratuko ditu hizkuntza maila egiaztatzeko probak

Jon O. Urain

Indarrik gabe utzi du maiatzaren 9rako aurreikusitako proba idatzia, eta urrian egingo du. Onartutako eskabideak kontuan hartuko dira bigarren deialdi horretarako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna