islandia

Aire trafikoa baldintzatzeraino

Londres, Manchester, Edinburgo, Glasgow, Paris, Oslo edota Belfasteko aireportuak itxi egin dituzte Islandiako sumendi bat martxan jarri izanagatik. Miarritze-Londres hegaldiak bertan behera utzi dituzte.

2010eko apirilaren 15a
18:24
Entzun
Islandiako sumendi bat lehertu egin da eta horrek Europako iparraldeko aire trafikoan eragozpenak sortu ditu; errautsek baldintzatu egin dute hegazkinen ibilbidea. Izan ere, horien turbinak kaltetzeko arriskua dago, motorrak gelditzeraino.

Erresuma Batuak Londres, Manchester edota Liverpoolgo aireportuak ixtea erabaki du, Eskoziak Edinburgo eta Glasgowkoak, Frantziak Paris, Lille edo Estrasburgokoak -24 denera-, Norvegiak Oslokoa eta Irlanda iparraldeak Belfastekoa. Miarritze-Londres hegaldiak bertan behera utzi dituzte gaur goizetik.

Eyjafjallajokull glaziarreko sumendia asteartean jarri zen martxan, eta errautsen bolumen handia zabaldu da uharteko hegoaldera. Joan den martxoaren 20an ere lehertu zen. 1963tik ordura arte sumendien 21 leherketa egon ziren Islandian, azken-aurrekoa 2004an. Eyjafjallajokull glaziarraren azpiko sumendi bat lehertu zeneko azken erupzioa, berriz, 1821ekoa zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.