Hizkuntz politika

Lopez lehendakariak aitortu du "piper" asko egiten duela euskara klaseetan

Gainera, Ezkerraldean inoiz ez dela euskaraz egin ziurtatu du elkarrizketa berean. Vocento taldearen asteburuetako aldizkarian egin ditu adierazpen horiek, Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidentearekin batera egin dioten elkarrizketan.

2010eko apirilaren 27a
22:52
Entzun 00:00:0000:00:00
"Eta zu, lehendakari, zer moduz euskara klaseekin?", galdetu dio kazetariak Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariari. "Ikasten ari naiz, ikasten ari naiz. Ni, izan ere, Ezkerraldekoa naiz, euskara inoiz hitz egin ez den eremu batekoa. Eta euskara zaila da. Gainera, askotan egiten dut piper klaseetan", erantzun du. Gainera, kazetariaren arabera, barrez egin du aitorpena; alegia, euskara klaseetara askotan ez dela joaten.

Vocento taldearen Xl Semanal asteburuetako astekariak argitaratutako elkarrizketanegin ditu adierazpen horiek Lopezek; Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidentearekin (PP) batera erantzun dio elkarrizketari.

Hainbat komunikabidetan zabaldu denez, 36.000 euro kostatzen dira urtean Lopezen euskara eskolak eta Jaurlaritzak ordaintzen ditu. Ildo horretatik, Facebook sare sozialean Yo tambien haria muchas piras si Jaurlaritza me pagara la matricula (Nik ere piper asko egingo nituzke matrikula Jaurlaritzak ordainduk balidake)taldea sortu da lehendakariaren jarrera kritikatzeko.

Baina klaseetara ez dela joaten adierazteaz gain, Ezkerraldean ez dela inoiz euskaraz egin ziurtatu du Lopezek, oinarririk gabeko baieztapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.