Ameriketako Estatu Batuak

Larunbatean New Yorken bonba-autoa jarri zuela egotzita gizonezko bat atxilotu dute

2010eko maiatzaren 4a
12:38
Entzun 00:00:0000:00:00
Estatubatuar gizonezko bat atxilotu dute gaur New Yorken (Ameriketako Estatu Batuak), larunbatean hiri hartan bertan aurkitu zuten bonba-autoa ustez berak jarri zuelakoan. Times Square plazan topatu zuten lehergailua, eztanda egin baino lehen.

Faisal Shahzad da gizonezko haren izena eta jatorri pakistandarra dauka. JFK aireportuan atzeman dute; ustez hegazkina hartzera zihoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.