mundua

Israelgo Estatuaren sorrera gogoratuko dute gaur milaka palestinarrek

Nakba eguna da gaur palestinarrentzat, 1948an Israelgo Estatua sortu, eta erbesteratzeari ekin zioten eguna. Zazpi milioi baino pertsona gehiago dira orduztik desplazatuak.

2010eko maiatzaren 15a
15:33
Entzun
Nakba eguna dute guar Palestinan, 62 urteko sufrimendua gogoratzeko eguna, Israelgo Estatua sortu, eta palestinarrek etxea uzteko bideari ekin ziotena. Hori dela eta, gaur Ramalan eta Zisjordanian sirena hots etengabeak daude, milioika lagunen ihesa gogoan. Palestina Askatzeko Erakundearen arabera, zazpi milioi baino gehiago dira desplazatuak, munduan den errefuxiatuen komunitaterik jendetsuena.

Duela 62 urte, berriz, 726.000 palestinar kanporatu zituzten, eta ehunka herritarren hilketaren lekuko izan ziren, baina hainbat herriren suntsiketarena ere. 1,3 milioi palestinar baino gehiago bizi dira egun 58 errefuxiatuentzako eremuetan.

Astelehenean izango dira ekitaldi instituzionalak, baina gaur jendea kalera atera da protesta egitera, eta Palestinako lurralde okupatua berreskuratzeko eskubidea aldarrikatzera, beltzez jantzita atera ere, dolu eguna delako eurentzat. Gazan, berriz, mitinak ematen ari dira Hamaseko ordezkariak.

Nakba Egunaren Batzorde Nazionalak dei egin die palestinar guztiei banderak ezartzeko etxe atarian, batasun nazionala erakusteko, eta Nazio Batuen Erakundearen 194. erabakia gogoan, euren lurraldera itzultzeko eskubidea agerian uzteko.

Palestinar bat hil dute Gazan

Goizaldean hil dute palestinar bat soldadu israeldarrek Gazan. Osasun zentroko iturrien arabera, Fuad Abu Matar 70 urteko gizona da hildakoa. Israelgo armadako iturriek esan dutenez, pertsona susmagarri bat ikusi zuten Gazako iparraldean, eta tiro egin zioten. Iturri horien arabera, "borroka eremuan" zegoen, "erakunde terroristek Israelen kontra koheteak jaurtitzeko erabiltzen duten gunean".

Atzo, berriz, bi israeldar zauritu zituzten Zisjordanian, euren autoari eraso ziotenean. Leku berean ordu batzuklehenago nerabe palestinar bat hil zuten tiroz, ustez kolono judutarrek.

Egiptok muga zabaldu du 8.000 palestinar Gazatik irteteko

Gazako hegoaldeko Rafako pasabidea, berriz ireki du Egiptok, bi hilabete eta erdian itxita egon ondoren, eta hiru egunean izango du zabalik, 8.000 bat palestinar atera daitezen Gazatik, horien artean gaixorik dauden partsonak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.