politika

Igorreko gazte batek Poliziak jazarri duela salatu du

Andoni Akesolok epaitegietan jarri duen bigarren salaketa da. Hirugarren aldian "horrenbesteko zorterik" ez duela izango dio.

Berria -

2010eko ekainak 14
Joan den maiatzaren 16ko gauean lau gizonek atzetik heldu, iletik tira eta mehatxatu ein zutela salatu du Andoni Akesolo Igorreko gazteak gaur. Bigarren abisua zela, eta hurrengoan "horrenbesteko zorterik" ez duela izango azaldu du Akesolok. Bigarren salaketa du hau; lehena artxibatu egin zuten, "ikertu barik", kontatu duenez. Igorreko Udalak ere kasuok ikertzeko eskaera egina dauka, duela hilabete batzuk onartutako erabakiaren ostean. Zefe Ziarreta Dimako alkate ohia izan du alboan Akesolok salaketa publiko egin duenean. "Jendeak jakin dezan egoera hauek salatu behar direla", nabarmendu du. "Salaketa judiziala eta erantzun soziala dira inpunitate gertaera hauei muga jartzeko biderik eraginkorrenak". Prozesu demokratikoa "bururaino" eramateko "beharrezkoa izango da errepresioa neutralizatzea. Baldintza demokratikoak eskuratzea eta errepresioarekin amaitzea dira une honetan irabazi beharreko borrokak". Horrelako erasoak salatzeko manifestaziora deitu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Igorren, ostiralean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna