POLITIKA

EAEko herritarren %63 ez daude ados PSE eta PPren arteko gobernu itunarekin

Euskobarometroak jakitera eman duenez %57 ez dira fidatzen arazo nagusiak konpontzeko Eusko Jaurlaritzaren gaitasunarekin.

2010eko uztailaren 2a
18:34
Entzun
Euskobarometroak argitaratu berri ditu 2010eko maiatzean eginiko ikerketaren emaitzak eta gehitzen du %72k uste dutela krisia konpontzeko ezer ez duela egiten.

%60 baikor dira indarkeriaren arazoari dagokionean, "izugarri ari da hazten baikortasuna" Francisco Llerak, Euskoarometro inkestaren zuzendariak azaldu duenez. Aurreko Euskobarometroan baino %29 gehiago dira"terrorismoaren kontrako" politika eraginkorragoa dela uste dutenak Ibarretxeren gobernuaren garaian baino.

Langabeziak jarraitzen du kezka iturri nagusi izaten (%52) eta indarkeria %2arentzat baino ez da arazo nagusi, Llerak adierazi duenez “minimo historikoetara iritsiz”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.