Frantziako Tourra

Alberto Contadorrek irabaziko du Tourra, hirugarrenez

Estu hartu Andy Schleck-ek espainiarra, erlojuaren aurkako etapan, baina, lehen postuari eutsi egin dio. Samuel Sanchez podiumetik kanpo geratu da.

2010eko uztailaren 24a
19:11
Entzun
Uste baino estuago hartu du Andy Schleck-ek (Saxo Bank) Alberto Contador (Astana) 52 kilometroko gaurko erlojupekoan. Espainiarrak erraztasun handiagoz irabaziko zuela espero zen, baina, helmugara iritsi artean ez da batere argi egon Tourreko irabazle nagusia nor izango zen. Euskaltel-Euskadik ez du ordezkaririk izango Parisko podiumean, Denis Mentxovek (Rabobank) aurre hartu baitio Samuel Sanchezi.

Sailkapen nagusian, beraz, lehenbizi Alberto Contador geratu da, 39 segundora Andy Schleck, 2:01era Denis Mentxov eta 3:40ra Samuel Sanchez.

Gaurko etapa, berriz, Fabian Cancellara suitzarrak (Saxo Bank) irabazi du. Aitzin-etapa irabazita, bigarren etapa garaipena da hau suitzarrarentzat.

Alberto Contadorrek etapa amaieran adierazi du "oso gaizki pasa duela" Schleck "bi segundora zegoela esaten zidatelako". Asko "sufritu" duela eta ezin duela adierazi "zein pozik" dagoen orain. Hirugarren aldiz irabaziko du Contadorrek Frantziako Tourra.

Bihar, Frantziako Tourreko 20. eta azken etapa, Longjumeau eta Parisko Eliseo Zelaien arten 102.5 kilometro egin beharko dituzte.

Orain arteko etapak

- Aitzin-etapa: Rotterdam-Rotterdam. Irabazlea: Fabian Cancellara. Liderra: Fabian Cancellara.

- 1. etapa: Rotterdam-Brusela. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Fabian Cancellara.

- 2. etapa: Brusela-Spa. Irabazlea: Sylvain Chavanel. Liderra: Sylvain Chavanel.

- 3. etapa: Wanze-Porte du Hainaut. Irabazlea: Thor Hushovd. Liderra: Fabian Cancellara.

- 4. etapa: Cambrai-Reims. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Fabian Cancellara.

- 5. etapa: Epernay-Montargis. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Fabian Cancellara.

- 6. etapa: Montargis-Gueugnon. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Fabian Cancellara.

- 7. etapa: Tournus-Rousses. Irabazlea: Sylvaine Chavanel. Liderra: Sylvaine Chavanel.

- 8. etapa: Rousses-Morzine Avoriaz. Irabazlea: Andy Schleck. Liderra: Cadel Evans.

- 9. etapa: Morzine Avoriaz-S. Jean de Maurienne. Irabazlea: Sandy Casar. Liderra: Andy Schleck.

- 10. etapa: Chambery-Gap. Irabazlea: Sergio Paulinho. Liderra: Andy Schleck.

- 11. etapa: Sisteron-Bourg les Valence. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Andy Schleck.

- 12. etapa: Bourg de Peage-Mende. Irabazlea: Joaquim Rodriguez. Liderra: Andy Schleck.

- 13. etapa: Rodez-Revel. Irabazlea: Aleksandr Vinokurov. Liderra: Andy Schleck.

- 14. etapa: Revel-Ax 3 Domaines. Irabazlea: Christoph Riblon. Liderra: Andy Schleck.

- 15. etapa: Pamiers-Bagneres de Luchon. Irabazlea: Thomas Voeckler. Liderra: Alberto Contador.

- 16. etapa: Bagneres de Luchon-Paue. Irabazlea: Pierrick Fedrigo. Liderra: Alberto Contador.

- 17. etapa: Paue-Tourmalet. Irabazlea: Andy Schleck. Liderra: Alberto Contador.

- 18. etapa: Salies de Bearn-Bordele. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Alberto Contador.

- 19. etapa: Bordele-Pauillac. Irabazlea: Fabian Cancellara. Liderra: Alberto Contador.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.