Albistea entzun

Mundua

Zezenketak debekatzea erabaki du Kataluniako Legebiltzarrak

'Animalien babeserako legeak' aldeko 68 boto jaso ditu, 55 kontra. 2012. urtetik aurrera ezin izango da zezenketarik egin Katalunian.

Berria -

2010eko uztailak 28 13:31
2012tik aurrera Katalunian zezenketak debekatzea erabaki du gaur herrialde hartako legebiltzarrak, aldeko 68 boto eta aurkako 55 botorekin. Goizeko hamarrak pasatxo zirela hasi da Parlamentean herri ekimenaren bidez iritsitako eztabaida. Ordurako ERCk (21 ordezkari) eta ICVk (12) iragarria zuten zezenketak galaraztearen alde bozkatuko zutela, eta PPk (14) eta talde mistoko ordezkariek (3) kontrako botoa emango zutela. CiUk (48) eta PSCk (37) boto askatasuna emana zieten beren legebiltzarkideei, eta, horrenbestez, 85 ordezkari horien jarrerak erabaki du auzia. Alderdietako iturriek adierazia zuten, oso litekeena zela debekua nagusitzea, boto askatasuna zuten CiU eta PSCko kide gehienek galarazpenaren alde eginda. Azkenean, CIUko ordezkari gehienek debekuaren aldeko botoa eman dute eta kontrakoa PSCko legebiltzarkide gehienek. Jose Montilla Generalitateko presidenteak ere kontrako botoa eman du eta hauxe adierazi: "Kontrako botoa eman dut, askatasunean sinesten dudalako". Esan bezala, herri ekimenaren bidez iritsi da eztabaida Kataluniako Legebiltzarrera, sustatzaileek 180.000 herritarren atxikimenduak jasota. Animaliei tratu txarrik ematea zilegi ote den izan da eztabaidaren ardatza, baina Kataluniako kasuan zezenketaren espainiartasunaren ingurukoa ere nahastu da. Boto kontaketaren ondoren, poz handia nagusitu da herri ekimenaren aldekoen artean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indigenen Gaietarako ministro ohi eta aborigen Ken Wyatt, haren izendapenean, Canberran (Australia). ©Lukas Coch / EFE

Aborigenak konstituzioan aitortzeko erreferenduma egingo dute Australian

Maddi Iztueta Olano

Galdeketan baiezkoak irabazten badu, Aborigenen eta Torres Itsasarteko Irletako Herritarren Ahotsa izeneko batzordeak ordezkatuko ditu indigenak parlamentuan.

Kenyako bi artzain, hildako auntzen gorpuei begira, artxiboko argazki batean. / ©Dael Irungu, EFE

Bostetik batek ez du edateko ur nahikorik Afrika ekialdean

Arantxa Elizegi Egilegor - Oskar Epelde Juldain

Etiopian, Kenyan eta Somalian uraren prezioak %400 egin du gora 2021eko urtarriletik, eta 22,7 milioi lagunentzat ezinezkoa da hura erostea. Somalian, iaz, 43.000 pertsona hil ziren lehortearen ondorioz.

 ©BERRIA

«Laguntzaren menpe gaude: ez dugu beste aukerarik»

O. E. J.

Ekintzailearen esanetan, diru falta da erakundeen arazo nagusia, horrek ezinezko egiten baitu luzerako planak bultzatzea.
Israelek hildako hiru palestinarren hileta, Jeninen, Zisjordanian. Artxiboko irudia. ©Alaa Badarneh / EFE

Israelek palestinar bat hil du tiroz Zisjordanian

Julen Otaegi Leonet

 Urtea hasi zenetik 87 palestinar hil dira Israelgo Armadaren erasoen ondorioz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.