Albistea entzun

ekoNOMIA

Baionan hamar mila lagun pasa batu dira erretiroa atzeratzearen aurka

Greba deialdiak sektore publikoan ukan du eragina, batik bat. Sindikatuek salatu dute Sarkozyk erreforma inposatu egin nahi duela. Frantziako Asanblea Nazionalak gaur hasi du pentsio sistemaren erreformaren eztabaida.
Baionako gaurko manifestazioa.
Baionako gaurko manifestazioa. / Bob Edme

Berria -

2010eko irailak 7
Nicolas Sarkozy Frantziako Errepublikako presidenteak langileen erretiroa atzeratzeko duen lege egitasmoaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute gaur Baionan. Sindikatuen arabera, hamabost mila lagun bildu dira. Beste iturri batzuek diote gutxixeago batu direla. 11:00ak aldera abiatu da manifestazioa, Lan Burtsatik, CFDT, CGT, UNSA, FO, FSU eta Solidaires sindikatuek deituta. Ekimenarekin bat egin dute Oldartu kolektiboak eta LABek. Ekainaren 24an hamar mila lagun elkartu ziren. Halaber, sindikatuek grebara deitu dituzte langileak gaur. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan hezkuntza arloan, esaterako, lehen mailan %60eko jarraipena izan du, ikastolek bat egin dute lanuztearekin, Baionako BERRIAko egoitzako langileek ere bai... Garraio arloan, abiadura handiko trenean bostetik bi abiatu dira eta hegaldien laurdenak gutxienez bertan behera geratu dira -Bilboko aireportuan ere izan du eragina, sei hegaldi ez direlako atera-. Tabernak eta dendak zabalik daude, eta zenbait enpresatan lanuzte partzialak egin dituzte. Batik bat, sektore publikoan ukan du eragina greba deialdiak. Gaur hasi du Frantziako Asanblea Nazionalak pentsio sistemaren erreformaren eztabaida, eta punturik polemikoena erretiroaren adin ofiziala 60 urtetik 62 urtera atzeratzea da. Gobernuak argudiatu du neurri hori ezinbestekoa dela pentsio sistema publikoak iraungo badu, urtetik urtera defizit handiagoa pilatzen ari baita. Erreforman aldaketa txikiak egiteko prest azaldu da Sarkozyren alderdia -UMP-, baina iragarri du ez duela erreformaren muina aldatuko. Ezkerreko oposizioak aurkakoa botoa eman arren, erreforma onartzeko gehiengo zabala du UMPk. Baionan gaur sindikatuek salatu dute Sarkozyk erreforma "inposatu" egin nahi duela. Gobernuaren xedean eragiteko sindikatuek Frantziako Errepublikan bi milioi lagun atera nahi dituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Emakume bat pentsiodunen azken manifestazio handian, maiatzaren amaieran, Bilbon. ©Aritz Loiola / Foku

Pentsioen erreforma astelehenean itxi nahi dute

Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu

Jasangarritasun faktorea kentzea eta haren ordez beste bat ezartzea hitzartu dute Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta patronalek.

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea, artxiboko irudi batean. ©Luca Piergiovanni / Efe

Sanchez Galan inputatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Iker Aranburu - Jokin Sagarzazu

 Villarejo komisarioaren espioitza sarea kontratatu ote zuen ikertu nahi du epaileak.

Miasaren lantegia, Landabenen. ©Iñigo Uriz / Foku

Miasan, 31 langile joango dira kalera

Iker Aranburu

Iruñeko autogintza enpresaren konkurtsoaren administratzaileak erabaki du fabrikak lanean jarraitzea, balizko erosle bati gauzak errazteko. 

Autobus elektrikoa, Irizarrek Adunan duen plantaren aurrean. ©M.A. / FOKU

Enplegu berderako gida

Imanol Magro Eizmendi

Trantsizio ekologiko egoki batek lan merkatuan izango lukeen eragin positiboa aztertu dute zenbait elkartek eta sindikatuk. Energia iturriak nazionalizatzea eta haien kontsumoa murriztea dira gakoetako batzuk.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.