Albistea entzun

politika

Ibarretxe berriro jendaurrean agertzea "normaltasunez" hartu behar dela dio EAJk

Izaskun Bilbao EAJko europarlamentarioa "harrituta" dago hura politikara itzuliko den zurrumurruak azaldu direlako. Jaurlaritzako lehendakari ohiak euskal ekonomiaz hitzaldia emango du bihar Bruselan. Hilabete barru harekin izandako solasaldiez liburua argitaratuko du Koldo Ordozgoitik, eta hitzaurrean erabaki eskubideaz ariko da Ibarretxe.

Berria -

2010eko urriak 12 14:38
Euskal Autonomia Erkidegoak 80ko hamarkadako krisitik atera eta "arrakasta" lortzeko erabilitako errezetei buruz hitzaldia emango du Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak bihar Bruselan, Europako Parlamentuan. Krisiari aurre egiteko ekonomia molde berriei buruzko mintegi batean hitz egingo du, hain zuzen. Izaskun Bilbao EAJko europarlamentarioaren ustez, parte-hartze hori "normaltasunez" hartu du behar da, eta Ibarretxe berriro jendaurrean agertzeak ez du esan nahi politikara itzultzeko asmoa daukanik. Bilbao "harrituta" dago zurrumurru horiek azaldu direlako. 1999tik 2009ra arte izan zen Jaurlaritzako lehendakaria Ibarretxe EAJko kidea. Hilabete ingurura Koldo Ordozgoiti Jaurlaritzako Kultura Saileko komunikazio arduradun ohiak harekin izandako solasaldiak baliatuz liburua argitaratuko du, =iGeroa gurea da=i izenburupean (Alberdaniak aterako du), eta lanak lehendakari ohiaren beraren hitzaurrea edukiko du, erabaki eskubidea gaitzat hartuta. Hori da, Ibarretxeren ustez, "konponbidearen giltza". Urte bukaera aldera doktore testia aurkeztuko du Jaurlaritzako buru izandakoak EHUn.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...