Mundua

Ondo ari dira betetzen Txileko meatzariak ateratzeko salbamendu plana

Euskal Herrian goizeko bostak eta hamar inguru zirela atera dute lurrazalera lehendabizikoa, Florencio Avalos, 69 egun lurpean harrapatuta egon ondoren. Gutxi gorabehera 40 minutuan behin ateratzen dute bat. Poza zabaldu da Txile iparraldeko San Jose meategiaren inguruan. 21.a kanpoan da (21:15ean); 33 dira denera.

2010eko urriaren 13a
21:39
Entzun
Erritmo onean ari da gauzatzen Txileko San Jose meategian 69 egunez harrapatuta egon diren meatzariak ateratzeko plana. Gauerditik hamar minutura atera dute salbamendu taldeetako kideek Florencio Avalos 31 urteko meatzaria lurrazalera, 69 egunez beste 32 kiderekin batera, 700 metroko sakoneran harrapatuta egon ondoren (goizeko bostak eta hamar ziren Euskal Herrian). Une horretan txaloak, oihuak, malkoak, eta hiru hilabetez jende askoren barruan bilduta egondako sentimenduak irten dira Avalosekin batera lurrazalera Txile iparraldeko San Jose meategiaren inguruko La Esperanza kanpalekuan. Eta handik ia mundu osora zabaldu dituzte zuzenean han bildutako kazetari andanak.

Zailtasun handikoa da salbamendu plana, meatzariengana iristeko egin duten zuloko hormak hauskorrak baitira eta, beraz, arreta handiz egin beharrekoa. Baina, oraingoz, guztia ondo doa, eta 21:15ean 21 ziren jada kanpora ateratako meatzariak. 40 minututik behin ari dira meatzari bat ateratzen, eta erritmo horretan jarraitzea espero dute guztiak atera arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.