munDUA

Nestor Kirchner Argentinako presidente ohia hil da, bihotzekoa izanda

Cristina Fernandez egungo presidentearen senarra zen. Maiatzetik Unasur Hego Ameriketako Nazioen Batasuneko idazkari nagusia zen. 60 urte zeuzkan.

2010eko urriaren 27a
18:41
Entzun 00:00:0000:00:00
Nestor Kirchner Argentinako Gobernuko presidente ohia hil da gaur, bihotzekoa izan ostean, Telam herrialdeko berri agentziak jakinarazi duenez. 60 urte zituen Kirchnerrek. Calafate-ko erietxe batean zendu da. Irailean bihotzeko arazoak izan zituen eta ospitalean sartu behar izan zuten; orain arte bi ebakuntza egin zizkioten.

2003-2007an izan zen Argentinako lehendakaria. Joan den maiatzetik Unasur Hego Ameriketako Nazioen Batasuneko idazkari nagusia zen. Argentinako PJ Alderdi Justizialistako burua ere bazen martxotik eta, zenbait analistaren arabera, Argentinan botere handiena zeukan pertsona.

Gaur egun haren emaztea da Argentinako presidentea: Cristina Fernandez. 1975ean ezkondu ziren. Atzo Calafatera oporretara joan ziren biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.