Heriotza

Ostiralean egingo dituzte Manex Goihenetxeren hiletak

Manex Goihenetxe historialari eta kulturgile baxenafarraren hileta elizkizunak ostiralean egingo dituzte Baionako Saint Andre elizan, goizeko hamar eta erdietan. Goihenetxeren eta harekin batera hil zen Marie-Anne Lhande adiskidearen gorpuak gaur ekarriko dituzte Oloruetik (Biarnoa) Euskal Herrira. Lhanderen hiletak ere ostiralean egingo dituzte, baina Hazparnen (Lapurdi)

2004ko maiatzaren 5a
14:42
Entzun
Su-hiltzaileek atzo erreskatatu zituzten Biarnoko Pic du Biscau mendian eskalatzen zebiltzala istripua izanda hildako Manex Goihenetxe historialari eta kulturgilearen zein haren adiskide Marie-Anne Landheren gorpuak. Olorueko erietxeko gorpu-biltegira eraman zituzten, eta gaur ekarriko dituzte handik Euskal Herrira.

Zehazki, Baionako beilatokira eramango dute Goihenetxeren hilotza, eta bihar egun osoz han izango da senide, lagun eta hurbilekoek azken agurra eman diezaioten.

Landheren gorpua, berriz, Hazparneko beilatokira eramango dute.

Goihenetxeren hiletak ostiral goizeko hamar eta erdietan egingo dituzte Baionako Saint Andre elizan, eta Lhanderenak ostiral arratsaldez Hazparnen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.