Albistea entzun

WIKILEAKS

Filtratutako azken dokumentuen arabera, AEBek munduko hainbat agintari espiatzea agindu zuen, tartean Ban ki-moon

Azken dokumentu sortak hainbat erreakzio eragin ditu; Manuel Zelaya Hondurasko presidente ohiak AEBak salatuko dituela esan du, bere aurkako 2009ko ekainaren 28ko estatu kolpearen berri izan eta "ezer egin ez zuelako". Paraguaik AEBetako enbaxadorea azalpenak eskatu dizkio. Putin eta Berlusconik "festa basatiak" egiten dituztela diote, Sarkozyk mesfidantza sortzen diola AEBei, eta Merkelek sormenerako gaitasun gutxi duela.

Berria -

2010eko azaroak 29 14:31
Wikileaks webguneak atzo beste isilpeko 250.000 dokumentu argitaratu zituen, eta edukiek hainbat erreakzio piztu dituzte. Dokumentu horietan jasotzen denez, AEBek mundu osoko agintariak espiatzen zituen, tartean baita Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko presidentea ere. Hillary Clinton buru zelarik, AEBetako Estatu Departamentuak hainbat agintariren kreditu txartelen mugimenduak eta lan ordutegiak zaintzea eskatu zien atzerriko langileei, eta Erta eta Hego Amerikako hauteskundetako hainbat hautagaien kasuan, euren datu biometrikoak, irisaren eskanerra, hatz markak eta DNA laginak ere eskatu zizkien. Espiatzen zuten herrialdetako bat Honduras zen, eta Manuel Zelaya presidente ohiak jada iragarri du AEBak salatzeko asmoa duela, 2009ko ekainaren 28ko estatu kolpearen berri izan eta "ezer egin ez zuelako". Hugo Chavez Venezuelako presidentea bakartzeko saioak ere jasotzen dituzte. Paraguain, berriz, zer hidrokarburo hobi dituen eta zer meskita ari ziren eraikitzen ikerketzeko ere eskatu zuen, eta herrialde horretako gobernuak jada AEBetako enbaxadorea azalpenak eskatzeko bilera batera deitu du. Argentinari dagokionez, Cristina Fernandez presidentearen osasun mentalari buruzko txostena eskatu zuen. Orokorrean Ameriketako herrialdeetako agintarien arlo pribatuko datuak jasotzeko eskatu zuen AEBetako Estatu Departamentuak. Wikileaksen dokumentuek Europako herrialdeak ere aipatzen dituzte. David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa eta George Osborne Ekonomia ministroa kritikatzen dute, eta herrialde horretan AEBekin duten harremana "berezia" delako uste "paranoikoa" azpimarratzen du; uste hori, gainera, kolokan jartzea komeni dela diote filtratutako txostenek. AEBek Erresuma Batuan ezkutuko base militarrak dutela iradokitzen dute, eta Afganistanen Erresuma Batua egiten ari den lana auzitan jartzen dute. Europako beste hainbat agintariri buruzko txostenak ere egin zituzten AEBek, Wikileaksek argitaratutako dokumentuen arabera, tartean Nicolas Sarkozy, Angela Merkel, Vladimir Putin eta Silvio Berlusconiri buruzkoak. Putinek autoritarioa dela diote berari buruzko txostenek, eta matxista. Hala ere, burokraziaren eraginez bere aginduak betetzeaz paso egiten dutela funtzionario askok. Gainera, Berlusconik "geroz eta gehiago" Putinen "bozeramailea" dirudiela diote, eta elkarri "opari liluragarriak" egiten dizkiotela; biek harreman oso estua dutela diote eta "festa basatiak" egiten dituztela. Sarkozyk, berriz, mesfidantza pizten die AEBei, eta horren kanpo politika oztopatzen ote duen gertutik zaintzen dutela diote. Merkeli buruz arriskurik ez duela hartzen diote eta sormererako gaitasun gutxi duela. Esloveniaren kasuan, berriz, Guantanamoko preso bat hartzeagatik Esloveniako presidenteari Barack Obamarekin elkarrizketatzea eskaini ziotela erakusten dute dokumentu horiek. Eduki horiek sor zitzaketen erreakzioen beldur, batik bat Erresuma Batuan, Kanadan eta Israelen, hainbat bilera egin dituzte aurreko egunetan AEBetako diplomaziaburuek. Louis Susman Londresen duen enbaxadorea, adibidez, Erresuma Batuko hainbat ministroekin bildu da azken orduetan. "Oso harreman sendoa daukagu AEBetako Gobernuarekin, eta horrela jarraituko du", esan du ondoren Erresuma Batuko Atzerri ministerioko ordezkari batek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Guantanamoko atxilotze gunearen aurkako protesta bat, Washingtonen ©ERIK S. LESSER / EFE

AEBetako epaile batek ebatzi du afganiar bat legez kanpo daukatela Guantanamon atxilotuta

Igor Susaeta

Asadullah Haroon Gulek hamalau urte daramatza preso atxilotze gunean. Gobernuaren argudioak atzera bota ditu Washingtoneko epaile federal batek, eta defentsaren habeas corpus eskaera onartu du.

Kolonbia: Hobietan, egiaren bila

Kolonbiako desagertuen lorratzaren bila

Aitor Txabarri

Azken 60 urteetan 100.000 desagertze salatu dituzte Kolonbian. Horietatik gehienak 1990eko hamarkadan egin zituzten paramilitarrek eta segurtasun indarrek. Baina gaur egun oraindik senideek ez dakite non dauden edo zer gertatu zitzaien bahitutakoei, eta ikertzen hasi direnetako askok erbestera joan behar izan dute mehatxuengatik.

Ikatz errekuntza bidezko instalazio termiko bat, Mazedoniako Bitola hirian. ©GEORGI LICOVSKI / EFE

Estu hartu dute IPCC, klimari buruzko ondorioak alda ditzan

Arantxa Elizegi Egilegor Gorka Berasategi Otamendi

BBCk zabaldutako filtrazioaren arabera, Saudi Arabia, Australia eta Japonia leudeke, besteak beste, esku hartzeen atzean. Helburua litzateke erregai fosilak alde batera uzteko presioa indargabetzea

Tripolin gaur egindak bileraren une bat ©Mohamad Abdel Kader / EFE

Libiako batasun gobernuak ez du argi ikusten bozak abenduaren 24an egitea

Igor Susaeta

Lehen ministroak hauteskundeak egitea defendatu du nazioarteko goi bilera batean, Tripolin. Aldeak «adiskidetu» arte itxarotearen alde da presidentea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.