katalunia

Puigcercos ERCko presidentearen dimisioa eskatu du Carod Rovirak

Alderdiak 11 legebiltzarkide galdu ditu Kataluniako hauteskundeetan. ERCko buru ohiak plataforma katalan eta ezkerrekoa eratzearen alde egin du.

2010eko abenduaren 10a
16:28
Entzun
- "Zein asmo duzu, Carod Rovira jauna, azaroaren 29rako?", galdetu zion Argia astekariko kazetariak Josep Lluis Carod Rovira ERCko presidente ohiari urrian (Kataluniako hauteskundeak azaroaren 28an ziren).

- "Konprobatuko dut 28ko gauean atera izan diren emaitzak telebista publiko katalaneko albistegiak erakusten dituen berdin-berdinak ote diren. (...) Hauteskundeen aurretik ez dut ERCri buruz komentario bakar bat ere egingo". Eta hilaren 29an hitz egitekotan geratu zen.

ERCk 11 legebiltzarkide galdu ditu Kataluniako hauteskundeetan (aurtengo emaitza: 10 parlamentari, 218.046 boto, %7, legebiltzarreko hirugarren indarra / 2006koa: 21 parlamentari, 416.355 boto, %14,03, legebiltzarreko bosgarren indarra), eta gaur mintzatu da bozetatik lehen aldiz Carod Rovira -RAC1 irrati katean-, ERCko zuzendaritzaren aurka gogor egiteko. Izan ere, Joan Puigcercos alderdiko presidentearen dimisioa eskatu du. Zuzendaritza osoak ere utzi beharko luke kargua, "duintasunik izango balu".

Halaber, Espainiako hurrengo bozetarako -berez 2012an dira-, plataforma katalan eta ezkerrekoa eratzearen alde egin du.

ERCren hauteskunde kanpaina "tamalgarria" izan dela iritzi dio Carod Rovirak, "eta CiUrekin eta PSCrekin lehen mailan jokatzeari uko egin dio". Haren arabera, Solidaridat, Reagrupament eta CUP bezalako taldeak izan ditu ERCk "erreferente"; "alegia, legebiltzarretik kanpo zeudenak".

Aitortu du Puigcercosek eta biek ez dutela hitz ere egin duela urtebetetik, ERCko buruak kanpaina ez parte hartzeko eskatu zionetik. "ERCri botoak kenduko nizkiola esan zidan".

Alderdi horrek abenduaren 18an egingo du nazio batzarra, eta Carod Rovirak jakinarazi ez dela joango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.