BOLI KOSTA

Gbagbo presidente ohiaren aldekoek Ouattara presidentearen egoitza inguratu dute

Atzo liskarrak izan ziren orain arteko presidentearen jarraitzaileen eta kasko urdinen artean, eta gaur ere Nazio Batuen Erakundeko soldaduak ari dira presidente izendatu berria babesten. Gerra zibilaren arriskua airean da.

2010eko abenduaren 14a
12:48
Entzun
Laurent Gbagbo Boli Kostako orain arteko presidentearen jarraitzaileek azaroaren 28ko hauteskundeak irabazi zituen hautagai Alassane Ouattararen egoitza inguratu dute gaur goizean. Atzo bezala, Nazioa Batuen Erakundeko kasko urdinak Ouattara babestera atera dira, izan ere, nazioartearen babesa du presidente izendatu berriak, baina horrek ez du Boli Kostan gerra zibila pizteko arriskua gutxituko.

Atzo, liskarrak izan ziren Gbagboren jarraitzaileen eta kasko urdinen artean. Boli Kostako armadak orain arteko presidentearen alde agertu da, baina Ouattarak, NBEaren babesaz gain, Indar Berria miliziaren babesa ere badu. Boli Kostako Polizia, berriz, metrailadoreekin atera da kalera Gbagboren alde, hauteskundeak horrek irabazi zituela argudiatuta.

Azaroaren 28an hasiera batean botoen %54arekin irabazi zituen hauteskundeak Ouattarak, eta Gbagbok %46a lortu zuen. Gero, ordea, hauteskunde batzordeak emaitzak irauli eta orain arteko presidentea atera zen garaile. Bitartean, Boli Kostako biztanleak inguruko herrialdetara ihes egiten ari dira gerra zibila pistuko den beldur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.