zinema
Arratsean irekiko dute Fipa, Miarritzen
Scorseseren 'Boardwalk Empire' telesailak zabalduko du jaialdia, 19:45ean.
2011ko urtarrilak 24 16:58
Gaur hasiko da Nazioarteko Ikus-entzunezkoen Fipa 24. jaialdia, Miarritzen. Martin Scorseseren =iBoardwalk Empire=i telesailak zabalduko du jaialdia: 19:45ean, Gare du Midi aretoan. Hilaren 30era artean sail ofizialean 70 lan lehiatuko dira, bost ataletan banatuta.
Sail ofizial horretatik kanpo Asier Altuna zinema zuzendariak Bertsolari filmaren aurrerapena eskainiko du, orain arte egina duenarekin.
Arte Frantziako telebista kultur kateak jasoko du ohorezko EuroFipa saria. Hogeigarren urteurrena du Artek.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.
Iruzkinak kargatzen...