Albistea entzun

Egiptoko protestak

Manifestazio jendetsua egin dute Tahrir enparantzan, Kairon

Anaia Musulmanen arabera 300.000 pertsona bildu dira, eta albiste agentziek diote aurreko protestetan bezain beste jende bildu dela gaur ere.

Berria -

2011ko otsailak 8
Kairoko Tahrir enparantza Hosni Mubarak Egiptoko presidentearen aurkako beste manifestazio baten lekuko izan da gaur. Protestak hasi zirela bi aste bete dira gaur, eta oposiziokoek enparantzan jarraitzen dute, nahiz eta Mubaraken aldekoak gertu egon. Anaia Musulmanen arabera 300.000 pertsona bildu dira gaur Mubaraken dimisioa eskatzeko, eta albiste agentziek berretsi dute aurreko egunetan bezain beste jende bildu dela gaur ere. Festa giroan egin da gaurko manifestazioa. 13:00etarako zegoen deitua, eta ordubete geroago oraindik ere jendea enparantzara iristen ari zen. Lau segurtasun kontrol zituzten soldaduek eta manifetazioaren deitzaileek deituta, eta manifestarien artean familia ugari ikus zitezkeen. Protesta leloen artean bi ziren nagusi: "Gamal [Mubaraken semea] esaiozu zure aitari ez dugula maite" eta "Susanaz [Mubaraken emaztea] banatzen bada ere, ez dugu Tahrir enparantza utziko". Gobernuaren eta oposizioko kideen arteko elkarrizketa hasi zirenetik egin den lehen protesta masiboa izan da gaurkoa. Egiptoko idazleek eta zinemagintzako langileek modu masiboan hartu dute parte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©Javier Otazu / EFE

Guerguerateko egoeraren erantzule egin ditu Polisarioak Paris eta Madril

Arantxa Elizegi Egilegor

Marokoko Gobernua estu hartzeko eskatu die Polisarioak bi herrialde horiei. Rabati «nazioarteko legedia» urratzen uztea egotzi dio NBEri

Mohamed Bin Salman, Saudi Arabiako printze oinordekoa, artxiboko argazki batean. ©AITOR PEREIRA / EFE
AEBek Sirian duten esku hartze militarraren aurkako protesta bat, Damasko hiriburuan. ©YOUSSEF BADAWI / EFE

Bidenek agindutako lehen aire erasoak hainbat lagun hil ditu Sirian

Julen Aperribai

Pentagonoak esan du «Iranen babesa duten milizien» aurka egin duela. Siriako Giza Eskubideen Behatokiak zabaldu du 22 hildako izan direla, baina Siriako iturri militar batek gezurtatu egin du datu hori

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.