Berria -
2011ko otsailak 17 11:05
Ekologistak Martxan erakundeak V. Ekozinemaldia prestatu du eta, gaurtik otsailaren 25era bitartean, Euskal Herriko zenbait hiri eta herritan egingo da. Herrialde askotako filmak emango dituzte: Kuba, Mexiko, Mapu, Argentina, Txile, India, Brasil, Bolivia, Espainia, AEB, Erresuma Batua, Euskal Herria eta beste hainbat. Ekozinemaldia leku gehiagora iritsiko da aurten, eta Euskal Herriko 13 hiri eta herritan egingo da.
Zabalkuntza horrekin Ekozinemaldia Tolosa, Muskiz, Leioa eta Lizarrara iritsiko da. Aurreko urteetan izan zen lekuetan ere izango da aurten: Usurbilen, Irunen, Lasarten, Errenterian, Basaurin, Barakaldon, Bilbon, Iruñean eta Donostian. Beti bezala, kultur etxeetan, auzo elkarteetan eta gaztetxeetan antolatu da Ekozinemaldia, baita euskaltegi eta helduentzako hezkuntza zentroetan ere. Jaialdi guztia dohainik izango da aurten ere.
Filmen artean aurten Awka Liwen Argentinako lana da aipagarri, Osvaldo Bayer gidoilari ospetsuarena; Mariano Aiello eta Kristina Hille zuzendariekin izango da emanaldietan Osvaldo Bayer. Film hori Argentinan izan diren lapurreta eta hondamenetan datza; konkistarekin eta ondorengo independentziarekin sortutako jatorrizko herrien genozidioarekin hasi eta egungo harrobi eta nekazaritza erraldoietara arte.
El final de la línea lana ere nabarmendu dute antolatzaileek, eta Age of Stupid lana, klima aldaketan erreferentzia dena.
Bi film euskaratu dituzte
Aurten ere Ekozinemaldiak ahalegin bat egin du euskarazko materiala eskaintzeko. "Ia ezinezkoa da, hizkuntza honetan ez baita ekoizten", salatu dute antolatzaileek. Hala ere, erakundearen harremanak aprobetxatuz, baimena lortu dute bi pelikula euskaratzeko. Horrela, Gauzen historia ikusi ahal izango da, horrenbeste arrakasta lortu duen Annie Leonarden azken ekoizpena. Laugarren filma da hori, Leonard hondakinak eta kontsumo gizartea aztertzen hasi zenetik.
Klima aldaketari buruzko Adi eta mugi! film laburra ere ikusgai izango da Ekologistak Martxan erakundearen eskutik. Euskaraz ikusi ahal izango da baita OMALek (Observatorio de Multinacionales en América Latina) egindako Bigarren lehorreratzea. Espainiako multinazionalak Latinoamerikan ekoizpena. Gure Boliviarekiko zor ekologikoa ere izango da ikusgai euskaraz.
Sareko BERRIAzalea:
Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.
Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.
Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.
Aitor Bengoetxea 'Bengo' musikariak lehenengo lan luzea eman du: 'Bizirik'. Zortzi kantu bildu ditu; hiru kolaborazio tartean. Larunbatean hasiko du kontzertu bira, Donostian
Otsailaren 10etik 21era egingo dute Uztaritzeko jaialdia, udaberriari ongietorria emateko asmoz
Erakusketez gainera, beste 200 jarduera baino gehiago programatu dituzte.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.