euskal presoak

Bihar utziko dute aske Jose Mari Sagardui, 30 urteren ondoren

Orain bi urte behar zuen libre, baina 197/2006 doktrinarekin zigorra luzatu zioten. Europako preso politiko zaharrena da.

2011ko apirilaren 12a
17:12
Entzun

30 urte espetxean egon ondoren, bihar goizean utziko dute libre Jose Mari Sagardui Gatza (Zornotza, 1958), AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur jakinarazi duenez. Europan dagoen preso politikorik zaharrena da. 2009ko abuztuaren 20an zuen irteteko eguna, baina urte bereko apirilean Granadako Epaitegiko zigor aretoak 197/2006 doktrina ezarri eta zigorra luzatu egin zion.

1980ko uztailaren 8an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, ETAko kidea izatea egotzita. Harrezkero, besteak beste, Carabanchel, Soria, Puerto I.a, Herrera de la Mancha, Sevilla II.a, Mallorca, Sevilla I.a, Granada, Puerto II.a eta Jaengo espetxeetan eduki dute, Euskal Herritik ehunka kilometrora betiere. Gaur egun Jaenen dago preso.

Etxerat: "Preso politikoekin amaitzeko neurri eta tresna guztiak gainditu ditu"

Etxerat elkarteak ohar baten bidez Gatza bizirik irtengo dela nabarmendu nahi izan du: "Espetxean berarekin eta beste euskal preso politikoekin amaitzeko neurri eta tresna guztiak gainditu ditu Gatzak. Bata bestearen atzetik etorri diren neurri ankerrei aurre egin die Gatzak". Urte horietan guztietan 21 preso hil direla ere gogorarazi du, eta sakabanaketaren ondorioz hamasei senide eta lagun hil direla ere bai.

Gatzaren moduan laster espetxea utziko duen beste preso bat ere izan du gogoan Etxeratek, Jon Agirre: " Aramaioko bizilagunak datorren maiatzaren 3an utziko du kartzela. Gatzaren inguruan esandako berbera esan dezakegu Agirre Agirianoren kasuan. 30 urte eman ditu espetxean Jonek. Ezarritako zigorra 2006an bete zuen, eta gaixotasun larri eta sendaezina pairatzen duen arren gatibu mantendu dute. Bere bizitza arrisku larrian jarri duten Artrosi orokorra du, bi hernia diskal eta aldakan protesia jarri diote, beste hainbat gaitzen artean".

Etxeratek Gatzari harrera eta ongi-etorria egitera deitu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.