Kultura

Jose Antonio Arana Martija euskaltzaina hil da bart

80 urte zituen. Euskararen akademiako bibliotekaria izan zen urte askoan. Hizkuntzalaritzan ez ezik, musikaren arloan ere lan handia egin zuen, besteak beste, euskal musikografiaren oinarriak jartzen. Historia eta folklorea ere ikergai izan zituen. Frankismo garaian espetxean izan zen behin baino gehiagotan. Arana Martijak euskararekin eta euskal kulturarekin izandako konpromisoa azpimarratu du Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hileta bihar arratsaldeko zazpietan egingo dute, Gernikan.

Jose Antonio Arana Martija euskaltzaina hil da bart
Jose Antonio Arana Martija euskaltzaina hil da bart

Berria -

2011ko apirilak 27

Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emeritua hil da bart, 80 urte zituela. Gernika-Lumon (Bizkaia) jaio zen Arana Martija 1931ko martxoaren 10ean, eta erbestea ezagutu zuen oso gaztetan, Espainiako Gerra garaian. Humanitateak eta Musika ikasi zituen Gasteizko apaizgaitegian, eta ondoren, Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatu zen. Bizimoduan aurrera egiteko hainbat enpresatan lan egin zuen, baina euskara, euskal kultura eta musika izan zituen egiazko bokazio, eta arlo horien sustatze eta ikerketan nabarmendu zen.

Hizkuntzalaritza, historia eta folklorea izan zituen ikergai, eta bereziki, musika. Arana Martijaren obra ezagunenetakoa da 1976an argitaratutako Musica Vasca (Euskal Musika), hain justu, Euskal Herriko musikaren historiari buruzko bilduma osatu eta dokumentatu urrietakoa. Halaber, musika arloko pedagogiaz ere idatzi zuen. Gernikako Andra Mari abesbatza ezagunaren sortzailea izan zen.

1978an Euskaltzaindiko bibliotekario izendatu zuten, eta euskararen akademiaren liburutegiaz arduratu zen urte askoan. 1988an euskaltzain oso izendatu zuten. Euskaltzain emeritua zen 2006tik. 

Eusko Ikaskuntzako kide ere bazen -musika ataleko presidente aritu zen sasoi batean-, eta baita Euskalerriaren Adiskideen Elkartekoa ere.

Arana Martijaren engaiamendua ez zen kultur arlora mugatu, eta politikan ere ibili zen: zinegotzi izan zen Gernikan eta batzarkide Bizkaiko Batzar Nagusietan. Aurretik, frankismoan, behin baino gehiagotan eduki zuten espetxean.

Iazko abenduan Manuel Lekuona saria eman zion Eusko Ikaskuntzak, hain zuzen ere, euskal kulturaren arloan egindako lan handi hori goresteko.

Andres Urrutia euskaltzainburua hunkituta agertu da Arana Martijaren heriotzarekin, eta hark euskararenganako eta euskal kulturarenganako erakutsitako konpromisoa nabarmendu du beste ezaugarri guztien gainetik. Musika arloan egtin zuen lana ere konpromiso horren barruan ulertu behar dela esan du Urrutiak Euskadi Irratian.

Arana Martijaren hiletak bihar arratsaldeko zazpietan egingo dituzte, Gernikako Andre Mariaren elizan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen agerraldia, gaur. ©BERRIA

Hezkuntza Sailak «planifikazio integralik» ez duela salatu dute sindikatuek

Gotzon Hermosilla

Ohartarazi dute «transmisio kasuak ugarituko» direla neurriak hartzen ez badira. Greba egunetik astebetera, adierazi dute ez dutela baztertzen beste mobilizaziorik egitea.

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Lehen aldiz, laurehun kasuren langa gainditu du Nafarroak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 830 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Horietatik 425 Nafarroan detektatu dituzte. Positiboek goia jo dute lurralde horretan, eta hildako bat izan da. 496 lagun daude erietxean Hegoaldean: horietatik 81, ZIUetan.

Azkoienen lasaitasuna zen nagusi atzo. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Azkoien, ia bakartuta

Joxerra Senar

Bihartik, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada, ezingo da herrian sartu edo irten. Edukiera erdira jaitsiko dute, eta tabernak 22:00etan itxiko dituzte

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna