Ezker abertzaleak ETAren borondatea azpimarratu du

2011ko apirilaren 28a
16:15
Entzun

Ezker abertzalearen ustez, ETAk iraultzazerga "eteteko" harturiko erabakia erakunde armatuak "prozesu demokratikoa bultzatzeko eta konfrontazio armatuzko aroa behin betiko gainditzeko duen konpromiso eta borondatea nabarmen" uzten du.

ETAk bere erabakia "Espainiako Estatua Euskal Herrian irekiriko aro berria etengabe zangotrabatzen eta oztopatzen" ari den unean jakinarazi duela dio ezker abertzaleak. "Estatuak era batera edo bestera saihestu nahi du ideia eta proiektu politikoen konfrontazio askean oinarrituko den egoera demokratikoa, Bilduren zerrenden inpugnazioarekin ikusten den bezala".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.