Erreakzioak. Europako Batasuna: "Bin Ladenen heriotza ez da Europako Batasunaren baloreen eta printzipioen kontrakoa"

2011ko maiatzaren 2a
14:57
Entzun

George W. Bush (AEBetako presidente ohia). "AEBen garaipen bat da Bin Ladenen hilketa. Obamak berak eman dit albistearen berri, eta zorionak eman dizkiot. Gure armadak betiko esker ona merezi du".

Bill Clinton (AEBetako presidente ohia). "Etorkizuna bakean eta askatasunean eraiki nahi dutenentzat oso-oso berri ona da".

Pia Ahrenkelde (Europako Batasuneko bozeramailea). "Bin Ladenen heriotza ez da Europako Batasunaren baloreen eta printzipioen kontrakoa. Mundu seguruago baten aldeko pausoa da. Gu heriotz zigorrarenr kontra gaude, baina hau ez da heriotz zigor bat".

Ismail Haniye (Gazako lehen ministroa). "Bin Laden Gerra Santuaren martir izan da. Gertatutakoa AEBek zapalkuntzan eta musulman eta arabiarren odol isurketan oinarritu duten politikaren beste atal bat da".

Anders Fogh Rasmussen (NATOko idazkaria). "Bin Ladenen heriotza albiste ona da aliantzako kideen segurtasunerako. Afganistanen eta mundu beste herrialde askotan izan ziren biktima errugabeak izan behar ditugu gogoan".

Hamid Karzai (Afganistango presidentea). "Ikusi da Bin Laden ez zegoela Afganistanen. Terrorismoaren kontrako gerrak ez du lekurik izan behar gure zibilen etxeetan".

David Cameron (Erresuma Batuko lehen ministroa). "Terrorismoaren kontrako aurrerapauso handia da".

Nicolas Sarkozy (Frantziako presidentea). "Terrorismoaren porrot historikoa da, baina Al Kaedaren kontrako borrokak ezin du etenik izan".

Espainiako Gobernua. "Nazioarteko terrorismoaren kontra pauso erabakigarria da. Bide horretan AEBekin lankidetzan aritzeko konpromisoa berresten dugu".

Jerzy Buzek (Europako Legebiltzarreko presidentea). "Mundua gaur seguruagoa da".

Alemania. "Mundu askeago eta baketsua nahi dutenentzat albiste ona da".

Italia. "Al Kaedaren eta terrorismoaren aurkako borrokan, AEBentzat eta nazioartearentzat garaipen handia da".

India. "Gertaera historikoa da, eta terrorismoaren aurkako borroka globalean garaipen handi bat".

Abdullah Gül (Turkiako presidentea). "Oso gustura gaude Bin Laden hil dutelako".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.