euskal herria

Valentin Solagaistua politikari historikoa hil da

Besteak beste, ETAn aritu zen, ANVrekin Txibertako elkarrizketatan izan zen eta Euskadiko Alderdi Komunistarekin Ezker Batuaren sorreran parte hartu zuen. Gaur egun Sopelan PSE-EEren zinegotzi zen.

2011ko maiatzaren 9a
11:32
Entzun 00:00:00 00:00:00

Valentin Solagaistua politikari historikoa hil egin da. Algortan jaio zen 1937. urtean, eta gaur egun Sopelan PSE-EEko zinegotzi zen. Aurretik, ordea, hainbat erakundetako eta alderditako kide izan zen.

Frankismoa ETAko kide izan zen, eta lau urtez egon zen espetxean. Venezuelara joan zen gero, eta ANVko kide historikoak ezagutu zituen, Pello Irujo eta Gonzalo Nardiz, esate baterako. Horien bitartez ANVn sartu zen. Franko hil ondoren itzuli zen Euskal Herrira eta ANVko idazkari izan zen bost urtez. Txibertako elkarrizketetan parte hartu zuen, eta Adolfo Suarezengana amnistia eske joan zen alkate ordezkaritzako kide izan zen.

ANVko lehendakaritzan dimisioa eman arren, alderdiko kide izaten jarraitu zuen eta Getxoko zinegotzi izan zen eta Bizkaiko Batzar Nagusietako diputatu, 1979ko udal eta foru hauteskundeen ondoren. Euskadiko Alderdi Komunistara joan zen gero, eta Ezker Batuaren sorreran parte hartu ondoren, koalizio horretako hautagai izan zen 1990eko hamarkadan.

Azken urtean PSE-EEn eman zituen, eta 2007ko udal eta foru hautekundeetan Sopelako zinegotzi hautatu zuten. 2003an Getxo, historia de sus gentes liburua argitaratu zuen.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA