Martin Garitano (Bildu): "Gau historikoa da"

2011ko maiatzaren 22a
23:49
Entzun

Martin Garitano Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak adierazi du "gau historikoa" dela gaurkoa, Bilduk lortu dituen emaitzak direla eta. Aipatu du koalizioak 300.000 botoko kopurua gainditu duela —boto zenbaketa amaitzear dela, 313.000 boto doa—. "Euskal Herria aurrera doa", esan du Garitanok Donostian, Atano III.a pilotalekuan euren jarraitzaileen aurrean.

Oskar Matute Bilduko kideak azaldu du emaitza Bilduren apustua berresten ari direla, eta "aldaketa soziala, politikoa eta instituzionala" gaur hasten dela. 

"Datuek ezkerreko indarrek eta subiranotasunaren aldeko indarrek batuta indartsuagoak eta boteretsuagoak direla erakusten dute. Osotasun hori da Bildu. Euskal Herrian pertsonen gehiengoak eraldaketa soziala eskatzen dute, normalizazio politikoak eta baketzeak hautestontziak bete ditu", esan du Matutek.  Herritarren itxaropena erakundeetara eramango dutela gaineratu du, eta gobernatzeko prest daudela, "zintzotasunez eta gardentasunez".

Ezker abertzaleak dio emaitzek "Euskal Herria aro berrian" dagoela frogatzen dutela

Marian Beitialarrangoitia ezker abertzaleko kideak adierazi du "Euskal Herria aro berrian sartuta" dagoela erakusten dutela gaurko emaitzek, eta zorionak eman dizkio Bilduri. "Indar independentistak indarrarekin eta ekarpenekin ariko dira aurrerantzean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.