Hamabost kargu leporatzen dizkio Nazioarteko Zigor Auzitegiak, horietako bat, genozidioa

2011ko maiatzaren 26a
15:10
Entzun

Ratko Mladic general ohiari hamabost kargu leporatzen dizkio Nazioarteko Zigor Auzitegiak, horien artean, gerra krimenak. Horietan larriena Srebrenicako 8.000 musulman hiltzeagatik genozidioarenari egin beharko dio aurre (lehen kargua). Srebrenica gune seguru izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak zibilak babesteko, baina soldadu serbiar-bosniarrak sartu zirenean 8.000 gizonezko hil zituzten. Gainera, genozidioan laguntzea ere leporatzen diote (bigarren kargua), ustez berak antolatu eta agindu zuelako Bosniako musulmanen komuniatea deusezteko erasoa. Genoziodio kargua frogatzea dagoen zailenetako bat da, auzipetuaren aldetik borondatea egon zela frogatu behar delako. Beste karguen artean pertsekuzioa (hirugarrena), deuseztatzea eta hilketa (laugarrena, bosgarrena eta seigarrena), deportazioa eta gizatasunaren aurkako ekintzak (zazpigarrena eta zortzigarrena), zibilen artean beldurra sortzeko kanpaina, tratu krudela eta gizatasunik gabekoa eta zibilak erasotzea (bederatzigarrenetik hamalaugarrenera) eta bahiketak (hamabosgarrena) daude. Azken kargu hori 1995eko maiatzean NBEaren 200 soldadu eta behatzaile atxikitzeagatik leporatzen diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.