Hizkuntza eskubideak

Kontseiluak aztertu dituen 27 enpresetatik 16k ez dute betetzen Kontsumitzailearen Estatutua

Euskara erabiltzen ez duten saltokiei isunik ez jartzeko PSEren proposamena babestu dute PPk eta UPDk Eusko Legebiltzarrean.

Jon Rejado.
2011ko ekainaren 16a
16:24
Entzun

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Dekretuaren ezarpen maila aztertu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, eta aztertu dituen 27 enpresetatik 16k ez dute aipatutako estatutua betetzen.

Dekretua ezarri zenetik lehen bi urteko epean jarritako helburuak baino ez ditu aztertu Kontseiluak, eta urraketak gertatzen dira aztertutako sektore guztietan: saltoki handi, komunikazio operadore, tren edota errepide bidezko garraio enpresa, energia hornitzaile eta finantza erakundeetan.

Euskara erabiltzen ez duten saltokiei isunik ez

Euskara erabiltzen ez duten saltokiei isunik ez jartzearen aldeko legez besteko proposamen bat onartu du Eusko Legebiltzarrak, PSE-EE, PP eta UPDren babesarekin. PSE-EEk atzo jakinarazi zuen Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Dekretuaren isunak bertan behera uzteko lege ekimena hasi behar zuela, eta ekimen horri babesa eskaini dio gaurkoak.

"Eusko Legebiltzarrak berresten du kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak babestu eta sustatzeko beharrezkoak diren neurriak aplikatu beharra dagoela, bai eta neurri hertsatzaile eta zehatzaileak kendu beharra ere", dio PSEk, PPk eta UPDk onartutako testuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.