Albistea entzun

Kultura

Guggenheimek 3,5 milioi euroko eskultura bat erosi du

Anish Kapoor artistaren 'Zuhaitz handia eta begia' da eskultura, 2010eko martxotik eraikinaren atzealdean egon den obra. Altzairu herdoilgaitz islatzaileiko 80 esferek osatzen dute.

Berria -

2011ko ekainak 17 15:21

Anish Kapoor Indiako artistaren Zuhaitz handia eta begia izeneko eskultura erosi du Bilboko Guggenheim museoak, bere funts propiotarako. Altzairu herdoilgaitz islatzaileiko 80 esferek osatzen dute erosi berri duten eskulturak. 3,5 milioi euro ordaindu ditu museoak Kapooren eskulturagatik.

2010eko martxotik dago Kapooren eskultura Guggenheim museoan, eraikinaren atzean dagoen urmaelean. Baina berriki erosi dute behin betirako. Iazko ekainean hasi zuen museoak eskultura erosteko prozesua.

Datozen hilabeteetan eskultura bere tokitik esmuntatuko dute, idulki sendoago bat jartzeko. Artistak tratamendu berezia emango dio bere obrari, hala, Bilboko ingurumen egoerari aurre egin ahal izateko.

Sei behin behineko erakusketa 2012rako

Hurrengo urterako sei behin behineko erakusketa antolatzeko asmoa du Guggenheim museoak, atzo plazaraturiko prentsa-ohar baten bitartez jakitera eman duenez.

Urte hasieran La Caixa eta MACBA fundazioen bildumako obra esanguratsuenak aurkeztuko dituzte. Arte garaikideko 4.450 obra inguru ditu bilduma horrek, eta 80ko hamarkadako Alemaniako eta AEBetako arteko ibilbidea jorratzen du.

Udaberrian David Hockney artistaren 150 bat lan aurkeztuko dituzte. Formatu handiko margolanak egin ohi ditu Hockeneyk, eta Yorkshire ekialdeko paisaietan inspiratzen da. Aldi berean Pierre Bonnard izeneko erakusketa aurkeztuko dute, artista europarraren 60 bat obren bidez.

Uda Cristina Garcia Rodero argazkilariaren Zeruaren eta lurraren artean erakusketarekin hasiko du Guggenheim museoak. Bere ibilbideko azken hogei urteetako argazki esanguratsuenak jarriko dituzte ikusgai.

Udazkenean Bauhaus diziplinaren  eta 60ko eta 70ko hamarkadetako Claes Oldenburg artistaren erakusketa bana aurkeztuko dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jazzmeia Horn musikaria. ©GETXO JAZZ

Al di Meola, Jazzmeia Horn eta Marc Ribot ariko dira Getxo Jazz jaialdian

Olatz Enzunza Mallona

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra egingo dute jaialdiaren 46. aldia.

Zinema areto bateko besaulkiak. / ©Endika Portillo, Foku
 ©BERRIA

Letren udaberritzea

Itziar Ugarte Irizar

Mari Luz Estebanen poemak, Garazi Arrularen ipuinak, Oihane Amantegiren nobela eta Hannah Arendeten lan ikonikoa daude nobedadeen artean

Katixa Agirre idazlea, Bilbon ©Aritz Loiola / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...