komunikazioa

'Galizia Hoxe' galizierazko egunkari bakarraren azken alea atera da gaur

Krisi ekonomikoak eta laguntzen murrizketak "ezinezko" egiten du papereko edizioa mantentzea. Interneten jarraituko du.

2011ko ekainaren 28a
12:38
Entzun

Azken alea kaleratu du gaur Galizia Hoxe galizierazko papereko egunkari bakarrak. Egunkariko zuzendari Caetano Diazek webgunean jarritako adierazpenaren arabera, komunikabideen esparruan "bereziki gogorra" izaten ari den krisi ekonomikoak eta instituzioetako laguntzen murrizketak "ezinezko" egiten dute galizierazko papereko egunkari bakarra mantentzea.

Egunkariak interneten jarraituko du.

Hemeretzi kazetari eta filologo lanik gabe utzi ditu erabakiak. Galiziako Kazetarien Sindikatuak kaleratzeak "bidegabeak" direla esan du; "salbatzen" diren bakarrak zuzendari eta zuzendari-ordea direla salatu dute. Gogoratu dute, urte bete baino denbora gutxiagoan, galizierazko hedabideetn lan egiten duten 50 pertsonak baino gehiagok galdu dutela lanpostua.

Galizia Hoxe 2003ko maiatzaren 17an sortu zen, O Correo Galego ordezkatuz. 1994tik 2003ra iraun zuen galizierazko lehen egunkariak. Oharrean esan dutenez, "bakarkako borroka" izan da hemezortzi urte hauetan egin behar izan dutena; erakundeei leporatu diete proiektua behar adina ez babestu izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.