FRANTZIAKO TOURRA

Samuel Sanchezek irabazi du Pirinioetako lehen etapa

Euskaltel-Euskadiko txirrindularia izan da garaile, eta sailkapen nagusian zortzigarren jarri da. Haren atzetik, Vanendert eta Frank Schleck iritsi dira.

2011ko uztailaren 14a
20:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Samuel Sanchezek (Euskaltel-Euskadi) irabazi du gaur Frantziako Tourreko 12. etapa, Pirinioetako lehena. Etapak buruz buruko amaiera izango zuela zirudien, Sanchezek eta Vanendertek ihesean igo baitute Luz Ardiden, baina helmugara heltzear zirela Sanchezek azken erasoa egin du, eta, iheskidea atzean utzita, bakarrik egin ditu azken metroak. Haren atzetik J. Vanendert (OLO) eta F. Schleck (LEO) helmugaratu dira, hirurak hamar segundoren buruan.

Aurtengo lehen garaipena du Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak, eta zortzigarren jarri da sailkapen nagusian.

Gaur zortzigarren helmugaratu da Thomas Voeckler, eta hark jarraitzen du lider sailkapen nagusian.. 

Biharko etapa 13.a izango da, eta Pauetik Lourdesera joango da. 152,5 kilometroko distantzia egin beharko dute txirrindulariek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.